Aureli Argemi

Aureli Argemí i Roca: (Sabadell1936ko otsailaren 1aibidem, 2024ko apirilaren 1a) Centre Internacional Escarré per a les Minories Ètniques i les Nacions (CIEMEN) erakundearen sortzaile eta lehendakari emeritua.

Aureli Argemi

(2009)
CIEMENeko lehendakari

1974 - 2010
baliorik ez - Carles Riera
Bizitza
JaiotzaSabadell, 1936ko otsailaren 1a
Herrialdea Katalunia
BizilekuaSabadell
Heriotza2024ko apirilaren 1a (88 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
katalana
Jarduerak
Jarduerakteologoa eta militante politikoa
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
Erlijio-ordenaBeneditar

1946 eta 1964 artean Montserrateko Abadian bizi izan zen; ikasle bezala, lehenik eta fraile bezala, ondoren. Erromako San Anselmo Unibertsitatean eta Parisko Institutu Katolikoan lizentziatu zen teologian. 1965 eta 1968 bitartea  Aureli Maria Escarré i Jané abadearen idazkaria izan zen Montserraten. Berekin batera deserriratu zen, frankismoko agintariak behartutakoan.

Frankismoaren aurkako hainbat ekimenetan parte hartu zuen eta 1974an CIEMEN sortu zuen. 1985ean utzi zuen fraide-bizitza.

1988an Europako Estaturik Gabeko Nazioen Konferentzia sustatu zuen.

1993an Herrien Eskubide Kolektiboen Fundazioa sortu zuen

1996an Katalanaren Aldeko Elkarteen Koordinadoraren (CAL) sortzaileetako bat izan zen. Urte berean Hizkuntza Eskubideen Deklarazio Unibertsalaren sustatzaile eta idazleetako bat izan zen; ondoren bere Jarraipen Batzordeko kide izan zen.

2005ean Erabakitzeko Eskubidearen Aldeko Plataformaren sorreran parte hartu zuen eta plataformaren lehendakaria izan zen.

Europa de les Nacions aldizkaria eta Nationalia egunkari digitalaren zuzendaria izan zen.

Hizkuntza Katalanaren Gizarte Kontseiluko kide izan zen.

Argemík katalanarekin egin bezala, Ikuspuntu soziolinguistikotik antzeko ahaleginak egin dira beste hizkuntza batzuekin ere: Txillardegi euskararekin, Timo Riiho finlandierarekin, Ned Thomas Galesarekin, Kas Deprez flandrierarekin,[1][2] María Pilar García Negro galizierarakin, Lluís Vicent Aracil, eta Joan Coromines katalanarekin, eta okzitanierarekin ere Coromines bera.[3]

William McKey-rekin ere harremanetan egon ziren.

Erreferentziak

  1. Goitia, Koldo; Villagran, Carlos. (1991-12-26). «Kas Deprez eta Armel Wynants: Belgikan konfederazioa osatzeko aukera dago.» Berria (Euskaldunon Egunkariaren hemeroteka. 1990-2003.) (Noiz kontsultatua: 2021-12-16).
  2. Álvarez Enparantza, José Luis. (1994). «Kas Deprez eta Armel Wynants-ekin elkarrizketa» Bat: Soziolinguistika aldizkaria (12): 41–50. ISSN 1130-8435. (Noiz kontsultatua: 2021-12-16).
  3. Txillardegi. (1997-01-12). Jakintsu bat hil da. Euskaldunon egunkaria, 3 or..

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.