Aurea Etxaniz
Aurea Etxaniz Beitia (Soraluze, Gipuzkoa, 1922ko urriaren 4a – Caracas, Venezuela, 2019ko apirilaren 17a) erraketista profesionala izan zen
Aurea Etxaniz | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Soraluze, 1922ko urriaren 2a |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Heriotza | Caracas, 2019ko apirilaren 17a (96 urte) |
Familia | |
Familia | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | pilotaria |
Pilota | |
Bizitza
Lehen urratsak
Aurea Etxaniz Beitia osabaren eskutik hasi zen frontoian, esku-pilotan hasi ere. Jose Etxaniz zen Aurea Etxanizen osaba eta Azkoitiko frontoiko arduraduna zen hura. Alabari eta lobari, biei erakutsi zien pilotan jokatzen, Azkoitian; hain ondo eze Fernando Alberdik, Aurea Etxanizen lobak, etxean askotan entzunda duen moduan, “12 urte ingurura arte, ez zegoen Soraluzen inor, ezta mutilik ere, esku-pilotan Aureari irabaziko zionik”.
Pilotari primerakoa izanda, Aurea Etxaniz Beitiari parean tokatu zitzaion joan den mendeko hasiera hartan bizi izan zen testuinguru berezia: erraketisten sorrera, haien gorakada eta kirol-mota horren profesionalizazioa.[1]
Ibilbide profesionala
20 urtekin hasi zen Aurea erraketista profesional gisa. 1.942 urtean Cusco izeneko enpresari batek egin zion lehenengo kontratoa Sabadellgo frontoian jokatzen hasteko. Zazpi urteko ibilbide profesionala egin zuen Etxanizek, Espainiako hainbat frontoitan jokatuz atzelari moduan: Sabadellen, Logroñon, Las Palmas Kanaria Handikoan eta Santa Cruz Tenerifekoan.
Orduko prentsak ondo goraipatu zuen:
"Ikuspuntu guztietatik pelotari ona... oso zehatza... badaki noiz eutsi pilota eta noiz indarrez eman... den ezkertirik onenetarikoa..."
Erretiroa
Santa Cruz Tenerifeko frontoian jokatzen ari zela José Acosta ezagutu zuen, bere gizona izan zena. Azken partidua Las Palmas Kanaria Handikoan jokatu zuen, 1.948ko abuztuaren 18an. Bertan ondo irabazitako omenaldia egin zioten.
Ezkondu eta gero Caracasera joan ziren senar-emazteak, bertan bizi izatera, 1.949ko urtarrilaren 7an. Bi seme eta alaba izan zituzten.
Azken urteak Caracasen bertan eman zituen, alabarekin.
Heriotza
2019ko apilaren 17an hil zen Caracasen eta errautsak Soraluzera ekarri zituzten, berak oso maitatua zuen toki batean lurperatzeko.
Erreferentziak
- «Aurea Etxaniz Beitia, Soraluzeko raketista - Soraluze» Plaentxia.eus (Noiz kontsultatua: 2022-10-08).
Kanpo estekak
- Apostando por ellas. Historia de las raquetistas
- Raketistak Lehen eta Orain. Domentala
- Emakume erraketistak. Erakusketa
- Erraketistak aitzindariak pilotaren munduan