Aura Garrido
Aura Garrido Sánchez (Madril, 1989ko maiatzaren 29a) espainiar zinema, antzerki eta telebistako aktore eta aurkezle bat da. El Ministerio del Tiempo telesailean Amelia Folchen pertsonaia antzeztu izaganatik da ezaguna eta hainbat sari jaso izan ditu. Ángel o demonio eta El día de mañana telesailak ere aipatzekoak dira.
Aura Garrido | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Madril, 1989ko maiatzaren 29a (34 urte) |
Herrialdea | Espainia |
Lehen hizkuntza | gaztelania |
Hezkuntza | |
Heziketa | UNED |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | zinema aktorea eta antzerki aktorea |
|
Planes para mañana eta Stockholm filmeekin Goya Sarietarako izendapenak eskuratu zituen. Antzerkian ere aritu izan da Aura Garrido.
Biografia
Hastapenak
Madrilen jaio zen artisten familia batean. Tomás Garrido aita konpositorea eta orkestra zuzendaria du eta María del Pilar Sánchez ama margolaria. Lau urte zituela hasi zen pianoa jotzen eta ondoren balleta ikasi zuen. Bigarren Hezkuntza amaitzerakoan Espainiako Arte Dramatikoaren Errege Goi-Eskolan matrikulatu zen eta hirugarren maila arte ikasi zuen interpretazioa, baina bertan behera utzi zuen gradua Planes para mañana filmearen errodaian parte hartzeko[1]. Mónicaren papera egin zuen[2]. Egindako lanak saria izan zuen, emakumezko aktore errebelazio onenaren Goya Sarietarako izendapena jaso zuen[3] eta Málagako Zinema Jaialdiko zilarrezko Biznaga saria jaso zuen[4]. Aurrez 2009an Física o química gazteen telesailean aritu zen. Erika pertsonaia egin zuen lau ataletan[5].
Hurrengo urteetan telebistan hainbat telesail egin zituen. La pecera de Eva-n bi denboraldi osatu zituen[6], Ángel o demonio-n 22 ataletan azaldu zen[7] eta Las aventuras del Capitán Alatriste-n ere 13 ataletan[8]. Aldi berean hainbat filme egin zituen, El cuerpo[9] eta Stockholm[10] besteak beste. Azken filme honengatik sariak eskuratu zituen 2013an Málagako Zinema Jaialdian eta Bilboko Fantasiazko Zinemaldian[11], eta 2014an Sant Jordi Saria[12] eta Círculo de Escritores Cinematográficos-en domina. Horiek gutxi balira, 2014ko Goya Sarietarako bigarren izendapena jaso zuen.
El Ministerio del Tiempo
2015ean El Ministerio del Tiempo telesail arrakastatsuko protagonista izan zen Rodolfo Sancho eta Nacho Fresnedarekin batera[13]. Beranduago Hugo Silva ere gehituko zitzaien[14]. Amelia Folchen rola bete zuen, Unibertsitatean ikasteko aukera izan zuen XIX. mendeko emakumezkoarena[15]. Denboran jauzi eginez Espainiako historiako hainbat pasarte jorratzen zituen telesailak.
Aura Garridok hainbat sari eta izendapen jaso zituen telesailean egindako lanarengatik; Zilarrezko Fotogramas Saria[16], Iris Saria[17], Feroz Saria[18]... 2015 eta 2017 artean aritu zen eta 2019an itzuli zen hutsarte baten ondoren[19].
Azken lanak
El Ministerio del Tiempo telesaila amaitu ondoren lanean jarraitu du Aura Garridok. Daniel Calparsoro zuzendari duela bi filma egin ditu. Lehenengoa El aviso thrillerra izan zen[20] eta bigarrena El silencio de la ciudad blanca. Filme honetan Araban gertaturiko krimenak aztertzen dituen inspektorearen papera egin zuen[21]. 2021ean Malnazidos filmean "Matacuras" pertsonaia izan zen[22].
Telebistan ere egin ditu telesailak, esate baterako El inocente[23] eta Un asunto privado telesail laburrak. Azken honetan Jean Reno frantziarrarekin batera egin du lan[24].
Filmografia
Zinema
Urtea | Filma | Pertsonaia | Zuzendaria | Oharra(k) |
---|---|---|---|---|
2010 | Inocentes | Adriana | Daniel Calparsoro | |
Planes para mañana | Mónica | Juana Macías | ||
2011 | 5ºB Escalera Dcha | Sara | María Adánez | Film laburra |
Abkara | Sofía | Film laburra | ||
2012 | Promoción fantasma | Elsa | Javier Ruiz Caldera | |
El cuerpo | Carla Miller | Oriol Paulo | ||
2013 | Los ilusos | Sofía | Jonás Trueba | |
Stockholm | Ella | Rodrigo Sorogoyen | ||
Viral | Lucía | Lucas Figueroa | ||
2014 | Asesinos inocentes | Nuria Abreu | Gonzalo Bendala | |
Vulcania | Martha | José Skaf | ||
2016 | La reconquista | Jonás Trueba | ||
2017 | La niebla y la doncella | Virginia Chamorro | Andrés M. Koppel | |
La piel fría | Aneris | Xavier Gens | ||
2018 | El aviso | Lucía | Daniel Calparsoro | |
2018 | Solo | Ona | Hugo Stuven | |
2019 | El silencio de la ciudad blanca | Estibaliz inspektorea | Daniel Calparsoro | |
2019 | El asesino de los caprichos | Eva | Gerardo Herrero | |
2021 | Malnazidos | Matacuras | Javier Ruiz Caldera |
Telebista
Urtea | Telesaila | Pertsonaia | Oharra(k) |
---|---|---|---|
2009 | Física o química | Erica | 4 atal |
De repente, los Gómez | Silvia | 10 atal | |
2010 | La pecera de Eva | Esther Espinosa | 30 atal |
2011 | Ángel o demonio | Valeria | 22 atal |
Crematorio | Miriam Mullor | 8 atal | |
2012 | Imperium | Cora | 6 atal |
2014 | Hermanos | Pilar Yagüe | 6 atal |
2015 | Las aventuras del Capitán Alatriste | Inés de Castro | 13 atal |
La dama velada | Cecile | ||
Víctor Ros | Lucía Alonso | Atal 1 | |
2015-2017, 2019-2020 |
El Ministerio del Tiempo | Amelia Folch | |
2016 | El padre de Caín | Begoña | Minisaila |
2018 | El día de mañana | Carme Román | Minisaila |
2019 | Paquita Salas | Bera | Atal 1 |
Hernán | Juana | 2 atal | |
2021 | El inocente | Olivia Costa | 8 atal |
Un asunto privado | Marina Quiroga | 8 atal |
Antzerkia
Urtea | Antzezlana | Pertsonaia | Zuzendaria |
---|---|---|---|
2012 | Cuando cuente hasta tres | Aura | Sonia Sebastián |
2013 | Invierno en el Barrio Rojo[25] | Cristina | Marta Etura |
2018 | Muros[26] | Sarah | Lorena García de las Bayonas |
El tratamiento[27] | hainbat pertsonaia | Pablo Remón |
Sariak
Urtea | Kategoria | Filmea/Telesaila | Emaitza |
---|---|---|---|
Goya Sariak | |||
2011 | Emakumezkoen errebelazio aktore onena | Planes para mañana | izendapena |
2014 | Emakumezko aktore onena | Stockholm | izendapena |
Sant Jordi Sariak | |||
2014 | Emakumezko aktore espainiar onena | Stockholm | Irabazlea |
Feroz Sariak | |||
2014 | Emakumezko aktore protagonista onena | Stockholm | izendapena |
2016 | TV-ko Emakumezko aktore protagonista onena | El Ministerio del Tiempo | Irabazlea |
2017 | TV-ko Emakumezko aktore protagonista onena | El Ministerio del Tiempo | izendapena |
2018 | TV-ko Emakumezko aktore protagonista onena | El Ministerio del Tiempo | izendapena |
Círculo de Escritores Cinematográficos-en dominak | |||
2011 | Emakumezkoen errebelazio aktore onena | Planes para mañana | izendapena |
2014 | Emakumezko aktore protagonista onena | Stockholm | Irabazlea |
Unión de Actores Sariak | |||
2011 | Emakumezkoen errebelazio aktore onena | Planes para mañana | izendapena |
2016 | TV Emakumezko aktore protagonista onena | El Ministerio del Tiempo | izendapena |
2017 | TV-ko Emakumezko aktore protagonista onena | El Ministerio del Tiempo | Irabazlea |
Iris Sariak | |||
2015 | TV-ko Emakumezko aktore onena | El Ministerio del Tiempo | Irabazlea |
2018 | TV-ko Emakumezko aktore onena | El día de mañana | izendapena |
Zilarrezko Fotogramas | |||
2010 | Emakumezkoen 2. mailako aktore onena | Planes para mañana | Irabazlea |
2013 | Emakumezko aktore protagonista onena | Stockholm | Irabazlea |
Huescako Nazioarteko Zinema Jaialdia | |||
2018 | Emakumezko aktore onena | El día de mañana | Irabazlea |
Platino Sariak | |||
2015 | TV-ko Emakumezko aktore onena | El Ministerio del Tiempo | izendapena |
Forqué Sariak | |||
2014 | Emakumezko aktore protagonista onena | Stockholm | izendapena |
Erreferentziak
- (Gaztelaniaz) «Aura Garrido» Zeleb (Noiz kontsultatua: 2022-10-04).
- «'Planes para ma�ana', un drama sobre tres mujeres - Diario de Mallorca» web.archive.org 2017-02-11 (Noiz kontsultatua: 2022-10-04).
- (Gaztelaniaz) «Aura Garrido, nominada por ‘Planes para mañana’, se prepara para su gran noche» HOLA 2011-02-11 (Noiz kontsultatua: 2022-10-04).
- «Mucho amor y alguna pelea para cerrar el Festival de Málaga | Andalucía-Málaga | elmundo.es» www.elmundo.es (Noiz kontsultatua: 2022-10-04).
- «Yahoo forma parte de la familia de marcas de Yahoo» consent.yahoo.com (Noiz kontsultatua: 2022-10-04).
- (Gaztelaniaz) La pecera de Eva Archivos - MAKMA. (Noiz kontsultatua: 2022-10-04).
- (Gaztelaniaz) FormulaTV. «Telecinco programa 'Ángel o demonio' en la noche del martes» FormulaTV (Noiz kontsultatua: 2022-10-04).
- (Gaztelaniaz) Vanitatis. (2013-06-14). «Aura Garrido y Patricia Vico se suman al reparto del ‘Alatriste’ de Telecinco» elconfidencial.com (Noiz kontsultatua: 2022-10-04).
- (Gaztelaniaz) 20minutos. (2012-03-18). «José Coronado y Belén Rueda, juntos de nuevo en 'El cuerpo' de Oriol Paulo» www.20minutos.es - Últimas Noticias (Noiz kontsultatua: 2022-10-04).
- (Gaztelaniaz) victor. (2014-02-07). «'Stockholm' y las relaciones tóxicas» hoyesarte.com (Noiz kontsultatua: 2022-10-04).
- «Los Amadores del Cine: Aura Garrido, mejor actriz por “Stockholm” en el Festival Tomacine-Tomatina Film Festival» Los Amadores del Cine 2013-08-27 (Noiz kontsultatua: 2022-10-04).
- (Gaztelaniaz) «Betriu desea que el Sant Jordi de Cine no sea un premio de jubilación» La Vanguardia 2014-04-28 (Noiz kontsultatua: 2022-10-04).
- (Gaztelaniaz) «QMD - Noticias Qué me dices» Diez Minutos (Noiz kontsultatua: 2022-10-04).
- (Gaztelaniaz) «Rodolfo Sancho, Aura Garrido y Hugo Silva, en la cuarta temporada de «El Ministerio del Tiempo»» La Voz de Galicia 2019-11-12 (Noiz kontsultatua: 2022-10-04).
- (Gaztelaniaz) «Amelia Folch» Wiki El Ministerio del Tiempo (Noiz kontsultatua: 2022-10-04).
- (Gaztelaniaz) «'El Ministerio', Aura Garrido y Yon González ganan los Fotogramas de Plata» Vertele 2016-03-08 (Noiz kontsultatua: 2022-10-04).
- (Gaztelaniaz) «'El Ministerio del Tiempo' triunfa en los XVIII Premios Iris de la Televisión» ELMUNDO 2016-11-24 (Noiz kontsultatua: 2022-10-04).
- «Los Feroz hacen aullar a 'El ministerio del tiempo' y 'Paquita Salas' | Bluper» web.archive.org 2017-02-11 (Noiz kontsultatua: 2022-10-04).
- (Gaztelaniaz) «El Ministerio del Tiempo | Aura Garrido regresa como Amelia» RTVE.es 2020-05-19 (Noiz kontsultatua: 2022-10-04).
- (Gaztelaniaz) Luján, Raquel Hernández. (2018-03-23). «Crítica de El aviso, thriller con Aura Garrido y Raúl Arévalo» Hobbyconsolas (Noiz kontsultatua: 2022-10-04).
- (Gaztelaniaz) El silencio de la ciudad blanca (2019). (Noiz kontsultatua: 2022-10-04).
- (Gaztelaniaz) «¿Qué tal se le daría al reparto de 'Malnazidos' sobrevivir en un auténtico Apocalipsis zombie?» eCartelera (Noiz kontsultatua: 2022-10-04).
- (Gaztelaniaz) Cinemanía. (2021-04-28). «Aura Garrido: "En 'El inocente' hay cosas que nunca pensé que me atrevería a hacer"» Cinemanía (Noiz kontsultatua: 2022-10-04).
- (Gaztelaniaz) Dios, Marisa de. (2022-09-15). «'Un asunto privado': una empoderada Aura Garrido y Jean Reno, en la España criminal de los 40» elperiodico (Noiz kontsultatua: 2022-10-04).
- (Ingelesez) Teatro: Invierno en el Barrio Rojo. (Noiz kontsultatua: 2022-10-04).
- Gallardo, Julia Saez Angulo Y. Dolores. (2018-02-26). «LA MIRADA ACTUAL: MUROS en el Teatro Centro del Actor» LA MIRADA ACTUAL (Noiz kontsultatua: 2022-10-04).
- (Gaztelaniaz) «El tratamiento» Teatro Kamikaze (Noiz kontsultatua: 2022-10-04).