Aung San Suu Kyi
Aung San Suu Kyi (Rangun, Myanmar, 1945eko ekainaren 19a) politikaria da, Myanmarko Demokraziaren Aldeko Liga Nazionaleko burua, eta mundu osoan kontzientzia presoen eta erresistentzia zibil baketsuaren sinboloa ere. Besteak beste Rafto eta Sakharov sariak (biak 1990ean) eta Bakearen Nobel Saria (1991n) irabazi ditu, Myanmarko diktadura militarraren kontra egiten duen borroka baketsuagatik.
Aung San Suu Kyi | |||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
![]() | |||||||||||||||
Ahotsa | |||||||||||||||
2016ko apirilaren 6a - 2021eko otsailaren 1a ← baliorik ez
2016ko martxoaren 30a - 2016ko apirilaren 5a
2016ko martxoaren 30a - 2021eko otsailaren 1a ← Wunna Maung Lwin (en) ![]() ![]()
2016ko martxoaren 30a -
2016ko martxoaren 30a - 2016ko apirilaren 5a
| |||||||||||||||
Bizitza | |||||||||||||||
Jaiotza | Yangon, 1945eko ekainaren 19a (78 urte) | ||||||||||||||
Herrialdea | ![]() | ||||||||||||||
Bizilekua | Inya Lake (en) ![]() New Delhi Oxford New York Londres Shimla Myanmar Yangon | ||||||||||||||
Talde etnikoa | Bamarra | ||||||||||||||
Lehen hizkuntza | Birmaniera | ||||||||||||||
Familia | |||||||||||||||
Aita | Aung San | ||||||||||||||
Ama | Khin Kyi | ||||||||||||||
Ezkontidea(k) | Michael Aris (1972ko urtarrilaren 1a - 1999ko martxoaren 27a) | ||||||||||||||
Seme-alabak | ikusi
| ||||||||||||||
Anai-arrebak | ikusi
| ||||||||||||||
Hezkuntza | |||||||||||||||
Heziketa | Convent of Jesus and Mary (en) ![]() Basic Education High School No. 1 Dagon (en) ![]() Delhiko Unibertsitatea Lady Shri Ram College for Women (en) ![]() (1960 - 1964) : politika zientzia St Hugh's College (1964 - 1967) gradu : Philosophy, Politics and Economics (en) ![]() School of Oriental and African Studies, University of London (en) ![]() (1987 - ezezaguna) : Burmese literature (en) ![]() | ||||||||||||||
Hezkuntza-maila | Doktoretza | ||||||||||||||
Hizkuntzak | Birmaniera ingelesa | ||||||||||||||
Jarduerak | |||||||||||||||
Jarduerak | politikaria, idazlea eta giza eskubideen aldeko ekintzailea | ||||||||||||||
Parte-hartzailea
| |||||||||||||||
Enplegatzailea(k) | Nazio Batuen Erakundea | ||||||||||||||
Lan nabarmenak | ikusi
| ||||||||||||||
Jasotako sariak | ikusi
| ||||||||||||||
Kidetza | International Institute for Democracy and Electoral Assistance (en) ![]() ARTICLE 19 (en) ![]() The Elders Club of Madrid (en) ![]() FRCSEd | ||||||||||||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||||||||||||
Erlijioa | Theravada | ||||||||||||||
Alderdi politikoa | National League for Democracy (en) ![]() | ||||||||||||||
![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() | |||||||||||||||
![]() |
Bizitza
Birmania berriaren sortzailetzat jotzen den Aung Sanen alaba da. Britainia Handian egin zituen ikasketak eta Filosofian, Ekonomian eta Politikan graduatu zen Oxfordeko Unibertsitatean.
1988an Myanmarra itzuli zen, gobernu militarraren isilpeko abisuei entzungor eginez, eta giza eskubideen eta erregimen demokratiko bat ezartzearen aldeko mugimendu bat antolatzen hasi zen. Horrela, askatasunen ikur bihurtu zen, bere Demokraziaren aldeko Liga Nazionala alderdiarekin.
Alderdi horrek botoen % 59 eta Parlamentuko aulkien % 80 lortu zituen 1990eko hauteskundeetan. Beraz, Myanmarko lehen ministro bihurtzkotan zen Aung San Suu Kyi, baina gobernuak balio gabe utzi zituen hauteskundeak, eta Aung San atxilotu eta Yangongo espetxean sartu zuten, Aung San Suu Kyi «neokolonialisten ordezkaria» edo laguntzailea izatea eta Washingtonen interesen menpe egotea leporatuta. Haren aldekoek berebiziko kanpaina egin zuten atzerritik, beren herriaren egoera salatzeko eta lider demokrataren askatasuna eskatzeko.
1991n Bakearen Nobel saria eman zion Suediako Akademiak, kontzientzia demokratikoa pizteko eta giza eskubideak defenditzeko egindako lanagatik.
1995ean utzi zuten azkenean libre, eta bere alderdia berrantolatzeari eta junta militarrarekin elkarrizketatzeari ekin zion, trantsizio demokratikoaren bakezko bidea prestatzeko asmoz.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak