Aung San
Bogyoke Aung San (birmanieraz: ဗိုလ်ချုပ် အောင်ဆန်း; Natmauk, 1915eko otsailaren 13a - Rangun, 1947ko uztailaren 19a) birmaniar buruzagi iraultzailea izan zen. Myanmarko armadaren sortzailea izan zen eta Nazioaren Aitatzat hartzen da.
Aung San | |||
---|---|---|---|
| |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Natmauk (en) , 1915eko otsailaren 13a | ||
Herrialdea | Myanmar | ||
Heriotza | Yangon, 1947ko uztailaren 19a (32 urte) | ||
Hobiratze lekua | Martyrs' Mausoleum (en) | ||
Heriotza modua | giza hilketa | ||
Familia | |||
Ama | Suu | ||
Ezkontidea(k) | Khin Kyi | ||
Seme-alabak | ikusi
| ||
Anai-arrebak | ikusi
| ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | University of Yangon (en) | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | politikaria eta militarra | ||
Jasotako sariak | ikusi
| ||
Zerbitzu militarra | |||
Gradua | maior jeneral | ||
Parte hartutako gatazkak | Bigarren Mundu Gerra | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Alderdi politikoa | Anti-Fascist People's Freedom League (en) | ||
Britainiar botere kolonialarekin amaitzeko eta Birmaniaren independentzia lortzeko borrokatu zuen. Antiinperialista izan zen eta gaztetan sozialismoa eta komunismoa ikasi zituen. Ondoren, japoniar panasianismoaren alde egin zuen eta bere armadarekin bat egin zuen. 1938an Thakin Elkartearekin bat egin zuen eta Birmaniako Alderdi Komunista eta Birmaniako Alderdi Sozialista sortu zituen.
Bigarren Mundu Gerran japoniarren alde egin zuen eta Birmaniako gobernu txotxongiloan Gerra ministro izan zen. Gerraren azken etapan Aung San-ek bandoa aldatu eta japoniarren aurka borrokatu zuen.
Birmaniako independentzia negoziatu zuen Clement Attleerekin eta gobernu kolonialeko lehen ministro izan zen 1946tik 1946ra. 1947ko hauteskundeak irabazi zituen eta bere kabinetearekin batera hil zuten Independentzia eguna baino lehentxeago.
Aung San Suu Kyi bere alaba da.