Augusto d'Halmar

Augusto d'Halmar (jaiotza-izena: Augusto Goemine Thomson ; Santiago, 1882ko apirilaren 23a - ib., 1950eko urtarrilaren 27a) txiletar poeta, eleberrigilea eta diplomatikoa izan zen. La tarde eta La ley egunkarietako artikulugilea izan zen, eta bere zuzendaritzapean egon zen Luz y sombra aldizkaria. Txileko kontsula izan zen hogeita zazpi urtez (Calcutta, Madril, Paris, Londres, Amsterdam, Kairo, Istanbul, Peru). Txileko Idazleen Elkarteko lehendakaria izan zen, eta Literatura Sari Nazionala jaso zuen 1942. urtean. Eleberri nagusiak: Juana Lucero (1902), La sombra del humo en el espejo (1924), Pasión y muerte del cura Deusto (1924), Capitanes sin barco (1934), Los alucinados (1935) eta Gatita (1935). Bereak dira, halaber, ondorengo poesiak: Cuatro evangelios en uno eta Poemas para canciones (1942).

Augusto d'Halmar

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakAugusto Jorge Goeminne Thomson
JaiotzaSantiago eta Valparaíso, 1880
Herrialdea Txile
Lehen hizkuntzagaztelania
HeriotzaPutaendo, 1950eko urtarrilaren 27a (69/70 urte)
Heriotza modua: lip and oral cavity carcinoma (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaLiceo Miguel Luis Amunátegui (en) Itzuli
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakpoeta, diplomazialaria, idazlea eta kazetaria
Jasotako sariak
Mugimenduanaturalismoa
errealismoa
Izengoitia(k)Augusto d'Halmar

Erreferentziak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.