Augusto Pérez Garmendia

Augusto Pérez Garmendia (Tafalla, Nafarroa Garaia, 1899 Iruñea, Nafarroa Garaia, 1936) Espainiako Armadako komandantea izan zen. 1936ko gerran Gobernu hautetsiaren alde borrokatu zen, eta 1936an Estatu Nagusiko komandantea zen Donostian.

Augusto Pérez Garmendia
Bizitza
JaiotzaTafalla, 1899
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
HeriotzaIruñea, 1936 (36/37 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: Gangrena gaseosoa
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakmilitarra
Zerbitzu militarra
Graduakomandante
Parte hartutako gatazkakEspainiako Gerra Zibila

Bizitza

Ofizialki bere postua Oviedon zuenez, Asturiasera joatea eskatu zuen altxamenduaren berri izan eta berehala.[1] Hala ere, Gipuzkoako Gobernadore Zibilak eskatu zion gera zedila Euskal Herrian, Errepublikari leial zitzaizkion militar profesional gutxi zituztelako hemen.

Donostian armarik eta muniziorik ez zegoenez, 1936ko uztailaren 21an Gasteiza joateko 60 ibilgailuko espedizioa prestatu zuen,[2] han Camilo Alonso Vega teniente-koronela altxamendu faxistari batu zitzaiolako. Altxatuak menperatzeko eta Eusko Gudarostea armaz hornitzeko espedizio hartan, Bizkaitik ateratako Joaquín Vidal Munarrizen laguntza izan behar zuen. Bidean Loiolan koarteleraturiko artilleriaren eta ingeniarien laguntza jasotzea espero zuen, baina José Vallespín Cobián teniente-koronelaren agindupeko kuartel hura altxatu egin zen. Orduan, Arrasatetik infanteria zutabea bildu eta Eibarra jo zuen, han armak eta milizianoak lortzeko. Donostiara itzultzea erabaki zuen, eta errepublikanoek Bilbotik Gasteiz konkistatzeko beste espedizio bat prestatu behar izan zuten.

Uztailaren 22an Donostian sartu zen, eta hurrengo egunean Loiolako kuartela eta altxatuek harturiko beste eraikinak berreskuratu zituen. Hortik Oiartzun aldera jo zuen. Hantxe frankistek uztailaren 28an zauritu eta harrapatu zuten.[1] Iruñera eraman zuten, eta zenbait egun geroago hil zen zaindu ez zizkioten zauriez.

Erreferentziak

  1. (Gaztelaniaz) «Augusto Pérez Garmendia» Auñamendi Eusko Entziklopedia. .
  2. (Gaztelaniaz) Barruso, Pedro. (1996). Verano y revolución. La guerra civil en Gipuzkoa (julio-septiembre de 1936). Donostia: Haramburu.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.