Augustin Fresnel
Augustin Jean Fresnel (Broglie, Frantzia, 1788ko maiatzaren 10a - Ville-d'Avray, Frantzia, 1827ko uztailaren 14a) frantses fisikaria izan zen.
Augustin Fresnel | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Broglie, 1788ko maiatzaren 10a |
Herrialdea | Frantzia |
Bizilekua | Frantzia |
Heriotza | Ville-d'Avray, 1827ko uztailaren 14a (39 urte) |
Hobiratze lekua | Père Lachaise hilerria Grave of Fresnel (en) |
Heriotza modua | berezko heriotza: tuberkulosia |
Familia | |
Ama | Augustine Mérimée |
Anai-arrebak | ikusi
|
Familia | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | École polytechnique Lycée Malherbe (en) École nationale des ponts et chaussées |
Hizkuntzak | frantsesa |
Irakaslea(k) | François Arago |
Jarduerak | |
Jarduerak | fisikaria, ingeniari zibila eta ingeniaria |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Royal Society Société Philomathique de Paris (en) Frantziako Zientzien Akademia |
Biografia
Optika-lanetan aitzindari izan zen, eta, Thomas Youngek zioenean oinarri hartuta, argiaren uhinen teoria azaldu zuen. Matematikaren eta tresnen bidezko esperimentuen bidez, argiaren uhinen teoria aztertu zuen, eta argiaren uhinak zeharkako dardarak eginez zabaltzen direla frogatu zuen. Leiar konposatua asmatu zuen, errefrakzio gainaldearen ordez erabili ahal izateko, eta leiar mailakatuaren proiektorea egin zuen. Argi polarizatuaren interferentzien legeak ikertu zituen, François Aragorekin. Biribileko argi polarizatua lortu zuen, eta leiar konposatuen erabilera bultzatu zuen, itsasargietarako, batez ere.
Ingeniari-lanetan aritu zen zenbait urtez, eta 1815ean Eskola Politeknikoko irakasle izendatu zuten. Frantziako Zientzietako Akademiako kide izan zen 1823an, eta 1825ean Britainiar Errege Elkartekoa. Argiaren difrakzioa ere aztertu zuen, eta Fresnelen leiar deitutako leiar-motaren asmatzailea izan zen.
Erreferentziak
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Augustin Fresnel |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.