Auguste Perret
Auguste Perret (Ixelles, Brusela, Belgika, 1874ko otsailaren 12a - Paris, Frantzia, 1954ko otsailaren 25a) arkitektoa izan zen. Parisko École des Beaux-Arts ikastetxean egin zituen arkitektura-ikasketak. Lehena izan zen eraikuntzan hormigoi armatua erabiltzen. Berak eraiki zituen Parisko Ponthieu kaleko garajea (1905), Eliseo Zelaien hiribideko antzokia (1913), Le Raincy eliza (1922-1923) eta École Normale de Musique ikastetxea (1929). Bigarren Mundu Gerraren ondoren, arkitekto nagusi izendatu zuten, Le Havre berriro eraikitzeko lanetarako.
Auguste Perret | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Ixelles, 1874ko otsailaren 12a |
Herrialdea | Frantzia |
Heriotza | Paris, 1954ko otsailaren 25a (80 urte) |
Hobiratze lekua | Montparnasseko hilerria |
Familia | |
Aita | Claude Perret |
Bikotekidea(k) | ikusi
|
Anai-arrebak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Arte Ederren Goi Eskola Nazionala |
Hizkuntzak | frantsesa |
Irakaslea(k) | Julien Guadet (en) |
Ikaslea(k) | ikusi
|
Jarduerak | |
Jarduerak | arkitektoa, obra-maisua, irakaslea, diseinatzailea eta hirigilea |
Parte-hartzailea
| |
Enplegatzailea(k) | Arte Ederren Goi Eskola Nazionala (1923 - École Spéciale d'Architecture (en) (1930 - |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Arte Ederren Akademia (Frantzia) National Academy of Fine Arts (Argentina) (en) |
Erreferentziak
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Auguste Perret |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.