Auguste Jean Ameil
Auguste-Jean-Joseph-Gilbert Ameil (Paris (Frantzia), 1775eko urtarrilaren 6a - ib. (Frantzia), 1822ko irailaren 16a), Frantziako Iraultza eta hango inperio garaian borrokatu zuen militar frantses bat izan zen.
Auguste Jean Ameil | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Paris, 1776ko urtarrilaren 6a |
Herrialdea | Frantzia |
Heriotza | Paris, 1822ko irailaren 16a (46 urte) |
Familia | |
Seme-alabak | ikusi
|
Leinua | Ameil (en) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | ofizierra |
Jasotako sariak | ikusi
|
Zerbitzu militarra | |
Gradua | brigada-jeneral |
Parte hartutako gatazkak | Napoleondar Gerrak |
Biografia
Auguste Jean Ameil, jatorrizko izenez Auguste-Jean-Joseph-Gilbert Ameil Parisen jaio zen, Frantzian, 1775eko urtarrilaren 6an. Aita legegizona izan zuen legebiltzarrean.
1789ko uztailaren 14an, armadan sartu zen soldadu eta graduz igotzen joan zen 1805ean eskuadroi baten buru izatera iritsi zen arte. Hannoverko armadan zegoen, gerora Karlos XIV.a Joan Suediakoa izango zen Bernadotte jeneralaren agindupean. Ondoren, Alemania, Polonia eta Errusiako kanpainetan ere parte hartu zuen.
1809ko ekainaren 12an 24. Ehiztari erregimentuko koronel izendatu zuten eta 1812ko azaroaren 21ean, berriz, brigada-jeneral egin zuten.
1814an, Napoleonek abdikatu zuenean, ez zen gaizki eraman Borboiekin. Saint-Louisen zaldun egin zuten eta Lyoneraino lagundu zion Karlos X.a izango zen Artoisko kondeari, Napoleon Parisera iristeari ekiditeko xedean, baina desertzioek hiriburura itzultzera behartu zuten kondea. Hala ere, Ameil Napoleonen agindupean geratu zen eta honek Auxerrera bidali zuen. Erregeak hartu zuen atxilo eta Parisera bidali zuten preso Napoleon Tulleriatan sartu zen egun berean.
Aske geratu bezain pronto, armada berrian sartu zen. Waterlooko guduaren egun berean, Ameil jeneralak gutuna idatzi zion Luis XVIII.ari, bere portaera justifikatu nahian, baina erregeak ez zion jaramonik egin eta gerra-kontseilua egin zioten. Horren aurrean, Frantziatik ihes egin zuen eta Ingalaterrara joan zen.
Geroago Hannoverrera joan zen Suediara iristeko xedean, han, Bernadotteren babesa aurkituko zuelakoan. Lüneburgen atxilotu zuten, ordea, eta Hildesheimen sartu zuten preso. Traizio salaketapean, gerra-kontseilua egin zioten eta, 1816ko azaroaren 15ean, heriotza-zigorra esleitu zioten.
1821eko ekainaren 25ean, amnistia eman zioten eta bere eskubide, titulu, gradu eta ohore guztiak berreskuratu zituen.
1821eko urriaren 24an, jubilatu zen eta, urtebete geroago, 1822ko irailaren 16an, hil zen Parisen. Egun berean, Luis XVIII.ak Ohorezko Legioaren komendadore izendatu zuen. Bavariako Saint-Huberten eta Suediako Ezpataren Errege eta militar-ordenen zaldun ere egin zuten aurrez.