Louis Auguste Blanqui

Louis-Auguste Blanqui (Puget-Théniers, 1805eko otsailaren 8a - Paris, 1881eko urtarrilaren 1a), Auguste Blanqui deitua, sozialismoaren teorialari eta iraultzaile frantsesa izan zen. Zuzenbide-ikasketak egin zituen Parisen. 1827tik aurrera, monarkiaren aurkako mugimenduetan parte hartu zuen. Saint-Simon, Fournier eta, batez ere, Babeufen doktrinen jarraitzailea izan zen, eta 1831tik aurrera ezkutuko elkarte ugari sortu zituen (errepublikanoen aldekoak hasieran, sozialistak ondoren). Kartzelan egonaldia egin ondoren, berriz ere atxilotu egin zuten 1839an. 1847an libre geratu zen, eta langile-mugimendua antolatzeko lanetan murgildu zen. 1851n, berriz ere preso hartu zuten Parisko Komunaren saioak porrot egin ondoren. 1877an, amnistiatu zuten eta mugimendu sozialistaren antolatze-lanetan hasi zen berriz ere; Ni Dieu ni Maître (euskaraz: «Ez Jainkorik ez Nagusirik») egunkaria sortu zuen. Komunismo utopikoa kritikatu zuen, eta ekintza iraultzaileen alde egin zuen.

Louis Auguste Blanqui

Q59849782 Itzuli

1879ko apirilaren 20a - 1879ko ekainaren 3a
Bizitza
JaiotzaPuget-Théniers, 1805eko otsailaren 7a
Herrialdea Frantzia
Lehen hizkuntzafrantsesa
HeriotzaParis, 1881eko urtarrilaren 1a (75 urte)
Hobiratze lekuaPère Lachaise hilerria
Grave of Louis Auguste Blanqui (en) Itzuli
Familia
AitaJean Dominique Blanqui
Ezkontidea(k)Amélie-Suzanne Serre
Anai-arrebak
Hezkuntza
HeziketaLycée Charlemagne (en) Itzuli
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakfilosofoa, politikaria, kazetaria eta Communarda
Lantokia(k)Paris
Jasotako sariak
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkakParisko Komuna
1848ko Frantziako Iraultza

IMDB: nm2036210 iTunes: 540518491 Find a Grave: 7864 Edit the value on Wikidata

Jerôme-Adolphe, haren anaia (Niza, 1798 - Paris, 1854), eskola liberaleko ekonomialaria izan zen.

Erreferentziak

    Kanpo estekak

    Biografia
    Frantzia
    Artikulu hau Frantziako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
    This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.