Auguste Beernaert
Auguste Marie Bernad Beernaert (Ostende, 1829ko uztailaren 26a - Luzerna, 1912ko urriaren 6a) belgikar politikaria izan zen. Belgikako lehen ministroa izan zen 1884tik 1894ra eta Bakearen Nobel Saria irabazi zuen 1909an.
Auguste Beernaert | |||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
1900eko maiatzaren 27a - 1912ko urriaren 6a
1892ko martxoaren 29a - 1892ko urriaren 31
1884ko urriaren 26a - 1894ko martxoaren 26a ← Jules Malou - Jules de Burlet →
1874ko abuztuaren 4a - 1900eko maiatzaren 7a ← Théophile de Lantsheere (en) - Louis de Sadeleer (en) → | |||||||||
Bizitza | |||||||||
Jaiotza | Ostende, 1829ko uztailaren 26a | ||||||||
Herrialdea | Belgika | ||||||||
Lehen hizkuntza | frantsesa | ||||||||
Heriotza | Luzerna, 1912ko urriaren 6a (83 urte) | ||||||||
Hobiratze lekua | Watermael-Boitsfort | ||||||||
Familia | |||||||||
Anai-arrebak | ikusi
| ||||||||
Hezkuntza | |||||||||
Heziketa | Heidelbergeko Unibertsitatea Lovainako Unibertsitate Katolikoa : eskubide | ||||||||
Hizkuntzak | frantsesa | ||||||||
Jarduerak | |||||||||
Jarduerak | epailea, politikaria, abokatua eta legelaria | ||||||||
Jasotako sariak | ikusi
| ||||||||
Kidetza | Nazioarteko Zuzenbide Institutua | ||||||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||||||
Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa | ||||||||
Alderdi politikoa | Catholic Party (en) | ||||||||
Lovaiko Unibertsitate Katolikoko Zuzenbide Fakultatean ikasi zuen. Alderdi Katolikoko kide izan zen eta 1873an diputatu hautatu zuten eta Jules Malouren gobernuan Herri Lanetako ministro izan zen. Trenbide, ubide eta errepide sistemak hobetu zituen.
Malouren dimisioaren ondoren, lehen ministro izendatu zuten. Herrialdeko defizita murriztu zuen eta paper garrantzitsua izan zuen Kongo eskuratzeko prozesuan. 1894an Jules de Burletek ordezkatu zuen.
Belgikako ordezkaria izan zen 1899ko eta 1907ko Konbentzioetan eta 1909an Bakearen Nobel Saria partekatu zuen Paul Henri Balluet d'Estournelles de Constantekin Arbitrajeko Gorte Iraunkorrean egindako lanagatik. Nazioarteko Zuzenbide Elkarteko lehendakaria izan zen 1903tik 1905era.