Augusta Raurica
Augusta Raurica erromatar garaiko aztarnategi arkeologiko eta aire libreko museo bat da, Rhin ibaiaren hegoaldeko ertzean kokatua, Basileatik 20 kilometro ekialdera, Augst eta Kaiseraugst herrietatik gertu. Rhin ibaian ezagutzen den erromatar koloniarik antzinakoenaren tokia da.
Augusta Raurica | |
---|---|
list of cultural properties in Augst | |
Kokapena | |
Estatu | Suitza |
Suitzako kantonamendua | Basilea Herrialdea |
District in Switzerland | Liestal barrutia |
Suitzako udalerria | Augst |
Koordenatuak | 47°31′59″N 7°43′20″E |
Altitudea | 286 m, itsas mailaren gainetik |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | K.a. 44 |
Izenaren jatorria | Zesar Augusto |
Ondarea | |
01391 | |
Webgune ofiziala | |
Kokalekua
Augusta Raurica edo Colonia Augusta Rauracorum, Luzio Munazio Plankok sortu zuen K. a. 44an, tokiko galiar tribu baten inguruan, Rauracitarrak, Helveziarren senideak. Oraindik ez da garai honetako aztarna arkeologikorik aurkitu, beraz, edo koloniaren kokapena Julio Zesarren heriotzaren ondorengo gerra zibilak asaldatu zuen, edo Plankoren kolonia, benetan, Basilea modernoaren eremuan zegoen, ez Augsten.
Lekuaren kolonizazio arrakastatsuak, Augustok, erdialdeko Alpeak K. a. 15 arte konkistatu arte itxaron behar izan zuen. Augusta Raurican izan den aurkikuntzarik antzinakoena K. a. 6koa da dendrokronologiaren arabera.
Izena
Munazio Plankoren hilobiko inskripzioan, koloniaren izena, soilik, Colonia Raurica bezala agertzen da. Augustoren garaiko idazkun zatikatu batek aipatzen du Colonia P[aterna] (?) M[unatia] (?) [Felix] (?) [Apolli]naris [Augusta E]merita [Raur]ica (parentesi arteko letrak berreraikuntzak dira). Aipamen zatikatu honetaz gain, Augusto izenaren erabileraren lehen lekukotza ziurra Ptolomeo geografoaren da antzinako greziar forma Augústa Raúrikon-ekin (lat. Augusta Rauricorum).
Augusta Rauricak paper garrantzitsu bat jokatu zuen Augustoren konkista planetan, bere izena daramaten beste bi koloniekin batera: Augusta Praetoria (gaur egungo Aosta San Bernardoren Handia pasabidearen hegoaldeko muturrean) eta Augusta Vindelicum (gaur egungo Augsburg, postu aurreratu bat Danubion). Hiru Augustae hauek, Augustoren alpetar konkistak zeharkatzen dituen triangelu baten izkinak eratzen dituzte, honen oinarri luzeak Rhinaren belauna eratzen du Danubioraino, Germania menderaezinaren aurkako muga osatuz.
Kokalekuaren antolaketa
Indusketetan hiria Rhin ibaitik hegoaldera dagoen goi-plano batean sortu zela erabaki zen. Bi ibai txikik, Ergolz eta Violen ibaiek, ordokian triangelu bat zizelkatu dute, bere oinarriak, Jurako mendien oinarrian kilometro bateko zabalera duelarik, eta erpinak iparralderantz apuntatzen du, Rhin ibairantz, oinarritik kilometro batera gutxi gora-behera. Puntu hau, erromatar castrum edo gotorleku militarraren tokia da. Beraz, hiria ondo defendatuta dago iparralde, ekialde eta mendebaldeko mendi-hegal aldapatsuetan.
Hiriaren plangintzaren hurrengo urratsa, arkitektoak hirirako egindako planoen arabera, eremuaren topografia izan zen. Eraikin publiko garrantzitsu orok bere leku berezia zuen, Jupiterren tenplutik hasita, leku garai sakratu bezala; handik kaleen sarea zabalduko zen. Arkitektoak, hiriaren planoak egiteaz arduratzen zenak, jarraian, luzetarako ardatz bat jarri zuen 36. triangeluan zehar, iparraldetik mendebaldera, kokagunearen kale nagusia osatzeko. Luzetarako beste kale batzuk, kale nagusiarekiko paraleloan trazatu ziren, 55 metroko tarteetan. Ondoren, kale nagusia 66 metroko tarteetan banatu zen (255 oin erromatar), zeharkako 10 kaleen izkinak osatzen zituztenak. Honek, 50 bider 60 metroko bloke laukizuzen batzuk sortu zituen. Kaleak hartxintxarrezko ohe sendo baten gainean zeuden, alboetan erretenak zituztela. Bide garrantzitsuenek, zutabe lerroen atzean estalitako espaloiak zituzten.
Mugak
Colonia Rauricaren mugak ezin dira zehaztasun osoz argitu. Hala ere, gutxi gorabeherako mugak, Augstek Goi Erdi Aroan izan zuen hedadura aztertuz zehaztu daitezke. Badirudi horrek adierazten duela kolonia Basileatik Aar ibaiaren bokalerantz hedatzen zela, gero Aarretik igotzen zela Solothurn azpiko Sigger ibaiaren bokaleraino, Lüsseleraino zeharkatzen zuela, eta gero Birsetik jaisten zela Basilearaino, nahiz eta honek aieru bat izaten jarraitzen duen. Ikerketa berri batek, Vindonissa legioaren markarekin estanpatutako mosaikoetan oinarritua, Vindonissarekiko nolabaiteko mendekotasun administratiboa adierazten du. Honek, kolonia Bözbergen gainean Frickerantz hedatu zela adieraziko luke, Fricken azpian Thiersteinberg zegoelarik ekialdeko muga eratuz. Mendebaldeko muga, Birs ibaiaren bokaletik gertu zegoen, beharbada, mugako geltoki batek markatzen zuena. 1937an elizak Neuallschwilen aurkitu zituen erromatar kremazio goiztiarraren aztarnek erakusten dute postu hori zegoela errepide nagusian iparralderantz (Blotzheim aldera) Alsaziarantz. Colonia Rauricak, orokorrean, Basilea kantonamendu modernoa, Frick harana eta Solothurn kantonamenduaren ekialdeko Jurako mendiak zituen. Koloniaren azalera osoa 700 kilometro karratukoa izan zen.
Ondorengo historia
II. mendean. Augusta Raurica, merkataritza gune oparo bat zen, eta, bere loria garaian, tokiko probintzia erromatar baten hiriburua. Kalkuluen arabera, 20.000 biztanle inguru izan ziren. Augusta Rauricak I. eta III. mendeen artean aurrera egin zuen, eta txerri ketua eta hirugiharra Erromatar Inperioko beste toki batzuetara esportatu zituen. Hiriak, erromatar hiri baten ohiko erosotasunak zituen, anfiteatro bat, foro nagusi bat, zenbait foro txikiago, akueduktu bat, tenplu barietate bat, zenbait komun publiko eta antzoki erromatar handiena Alpeetatik iparraldera, 8.000 eta 10.000 eserlekurekin. Leku horietako asko bisitarientzat zabalik daude urte osoan zehar.
250.ean lurrikara handi batek hiriaren zati handi bat kaltetu zuen. Handik gutxira, 260 inguru alamaniar tribuek eta/edo inguruan zebiltzan erromatar tropak arpilatzaileek hiria suntsitu zuten. Erromatarrek, euren posizio militarra mantentzen saiatu ziren, Rhin ibaian gotorleku bat eraikiz, Castrum Rauracense honen harresiak, oraindik partzialki bere horretan daudelarik. Augusta Raurica, eskala askoz txikiago batean birkokatua izan zen castrumaren tokian. Bi kokaleku hauek osatzen dute Augst eta Kaiseraugst komunitate modernoen erdigunea.
1442an, komunitate hauek Ergolz eta Violenbach ibaietan zehar banatu ziren. Mendebaldeko zatia, Basileari utzia izan zen, Suitzako kantoi bihurtu zena 1501ean. 1833an, Augst Basilea-Campagna kantoiaren zati izatera pasa zen. Ekialdeko zatia, Habsburgotarren lurraldeen zati izatera pasa zen, eta, bi hiriak bereizteko, Kaiseraugst izena hartu zuen. Kaiseraugst Suitzaren zati bihurtu zen 1803an Napoleondar Gerretan Habsburgotarren porrotaren ondoren.
Augusta Raurica gaur egun
Indusketa tokia eta erromatar berantiarreko gaztelua, Castrum Rauracense izenekoa, garrantzizko ondare gune bezala agertzen dira, baptisterio paleokristaua eta Liebrütiren adreiluzko labea bezala.
Indusketak
Eraikin erromatar asko indusketen bidez aurkitu eta kontserbatu dira, eta gehienak publikoarentzat irekita daude:
- Anfiteatroa: hondakin apalak baino ez dira geratzen.
- Akueduktua: Augusta Raurica liestaleko edateko urez hornitu zuen (zati ikusgarriak eta irisgarriak Liestaleko Heidenlochen, baita Füllinsdorfeko tratamendu plantaren ipar-ekialdean ere).
- Foro nagusia: Jupiterren tenplua, basilika eta udaletxeko ekitaldi-aretoa.
- Antzokia: unitate arkitektoniko bat osatzen du, kalearen beste aldean dagoen tenpluarekin.
Merkataritza-eraikin pribatu batzuk ere aurkitu dituzte (taberna bat, okindegi bat, buztingile bat eta teila labe bat), baita estolda baten zatiak ere. Eraikitako azaleraren % 80 inguru oraindik ez da hondeatu. Augusta Raurica, Alpeen iparraldean hobekien kontserbaturiko erromatar hiria da, Erdi Aroan edo Aro Modernoan berreraiki ez dena.
Museoa eta erromatar etxea
Erromatar Museoak, erromatar hiriko aurkikuntzarik garrantzitsuenak hartzen ditu, eta Augusta Rauricaren historia aurkezten du. Museoan, bisitariek, sarri, erakusketa bereziak aurkituko dituzte, baita Augusta Rauricako aurkikuntza arkeologiko garrantzitsuenak ere: Kaiseraugsteko zilarrezko altxorra. Altxor hau gotorlekuan aurkitu zen 1961-1962an, eta inoiz komandante batena izan zela uste da. Museoak, erromatar etxe baten berreraikuntza bat ere badu, erromatarren garaiko eguneroko bizitza komertzial eta etxekoa erakusten duten tramankulu eta berreraikuntzekin.