August Weismann
August Weismann (Frankfurt, Alemania, 1834ko urtarrilaren 17a - Friburgo, Alemania, 1914ko azaroaren 5a) alemaniar biologoa izan zen.
August Weismann | |||
---|---|---|---|
| |||
Bizitza | |||
Jaiotzako izen-deiturak | Friedrich Leopold August Weismann | ||
Jaiotza | Frankfurt am Main, 1834ko urtarrilaren 17a | ||
Herrialdea | Prusiako Erresuma | ||
Heriotza | Friburgo, 1914ko azaroaren 5a (80 urte) | ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | Göttingengo Unibertsitatea | ||
Tesi zuzendaria | Rudolph Leuckart (en) | ||
Doktorego ikaslea(k) | Emilie Snethlage (en) Richard Becker (en) Alfred Kühn (en) | ||
Hizkuntzak | alemana | ||
Ikaslea(k) | ikusi
| ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | biologoa, zoologoa, genetista, medikua, evolutionary biologist (en) eta botanikaria | ||
Enplegatzailea(k) | Friburgoko Unibertsitatea | ||
Jasotako sariak | ikusi
| ||
Kidetza | Royal Society Alemaniako Natur Zientzien Leopoldina Akademia Suediako Zientzien Errege Akademia Zientzia eta Humanitateen Heidelbergeko unibertsitatea Royal Physiographic Society in Lund (en) Austriako Zientzien Akademia Zientzien Bavariar Akademia Prusiako Zientzien Akademia Ameriketako Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionala Accademia delle Scienze di Torino |
Biografia
Friburgo Breisgauko Unibertsitateko irakasle eta errektoreordea izan zen. Herentziari eta hazierari buruzko lanak egin zituen, batez ere, eta genetikaren aitzindarietako bat izan zen. Organismo guztien zeluletan belaunaldi batetik bestera herentziaz transmititzen den zerbait badela zioen. Weismannen arabera, jaiotzetikoak ez diren ezaugarriak ez dira herentziaz transmititzen, baina organismoen zelula batzuen plasman bada belaunaldi batetik bestera igarotzen den informazioa; zelula horien zatiketa gertatzean hurrengo belaunaldiko bi zelulen plasman aurrekoaren plasmaren nukleoaren erdia agertzen dela zioen.
Erreferentziak
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: August Weismann |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.