August Schleicher
August Schleicher (Meiningen, Alemania, 1821eko otsailaren 19a - Jena, Alemania, 1868ko abenduaren 6a) alemaniar hizkuntzalaria izan zen.
August Schleicher | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Meiningen, 1821eko otsailaren 19a |
Herrialdea | Duchy of Saxe-Meiningen |
Heriotza | Jena, 1868ko abenduaren 6a (47 urte) |
Hobiratze lekua | Johannisfriedhof (en) |
Heriotza modua | berezko heriotza: tuberkulosia |
Hezkuntza | |
Heziketa | Bonngo Unibertsitatea Gymnasium Casimirianum Coburg (en) |
Hizkuntzak | alemana |
Irakaslea(k) | Friedrich Gottlieb Welcker (en) |
Jarduerak | |
Jarduerak | hizkuntzalaria, kazetaria, pedagogoa, unibertsitateko irakaslea eta idazlea |
Enplegatzailea(k) | Jenako Unibertsitatea Pragako Unibertsitate Karolina |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Zientzien Bavariar Akademia Zientzien Errusiar Akademia San Petersburgoko Zientzien Akademia Q1796716 Hungariako Zientzien Akademia Saxon Academy of Sciences and Humanities (en) Serbian Learned Society (en) |
Biografia
Hizkuntzalaritza konparatua metodologia bakar batera ekartzen saiatu zen. 1850-1857 urte-bitartean, Filologia Klasikoa, grekoa eta latina irakatsi zituen Pragako Unibertsitatean. Eslaviar hizkuntzak hasi zen ikertzen urte haietan. 1856-1857 urteetan, lituanierari buruzko gidaliburu bat idatzi zuen, Handbuch der lituanischen Sprache ("Lituanieraren eskuliburua"); eta 1862an, Compendium der verglichenden Grammatik der indogermanischen Sprachen ("Hizkuntza indogermaniarren gramatika konparatua"), hizkuntza indoeuroparra berregitea helburu zuen obra argitaratu zuen. Hizkuntzei buruzko teoria berri bat aurkeztu zuen, hizkuntzak organismo bizitzat hartzen zituena, izadiaren legeen mende: Die darwinische Theorie und die Sprachwissenschaft (1863, "Darwinen teoria eta Hizkuntzalaritza").
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.