August Ferdinand Möbius
August Ferdinand Möbius (ˈmøːbi̯ʊs ahoskatua eta Moebius ere idatzia; Schulpforta, Saxoniako hauteslerria, 1790eko azaroaren 17a – Leipzig, 1868ko irailaren 26a) alemaniar matematikaria eta astronomiako teorilaria izan zen. Geometria eta topologiaren gainean egin zituen lanengatik da batez ere ezaguna. Moebius banda definitzeagatik ezaguna baita ere.
August Ferdinand Möbius | |||
---|---|---|---|
| |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Schulpforte (en) , 1790eko azaroaren 17a | ||
Herrialdea | Saxoniako Erresuma | ||
Bizilekua | Saxoniako Erresuma | ||
Lehen hizkuntza | alemana | ||
Heriotza | Leipzig, 1868ko irailaren 26a (77 urte) | ||
Familia | |||
Aita | Johann Heinrich Möbius | ||
Ama | Johanne Katherine Christiane Keil | ||
Seme-alabak | ikusi
| ||
Familia | ikusi
| ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | Landesschule Pforta (en) University of Halle-Wittenberg (en) Leipzigeko Unibertsitatea (1809 - 1813) Göttingengo Unibertsitatea (1813 - 1814) | ||
Hezkuntza-maila | Doktoretza | ||
Tesi zuzendaria | Johann Friedrich Pfaff (en) | ||
Doktorego ikaslea(k) | Wilhelm Fiedler (en) Heinrich Richard Baltzer (en) Hermann Hankel (en) Ferdinand Oscar Werner (en) Otto von Littrow (en) Rudolf Sonndorfer (en) | ||
Hizkuntzak | alemana | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | matematikaria, astronomoa eta unibertsitateko irakaslea | ||
Lantokia(k) | Leipzig | ||
Enplegatzailea(k) | Leipzigeko Unibertsitatea (1814 - 1868ko irailaren 26a) | ||
Kidetza | Saxon Academy of Sciences and Humanities (en) Prusiako Zientzien Akademia Frantziako Zientzien Akademia |
Biografia
1815. urtean Leipzigeko Unibertsitatean irakasle izan zen; geroago haren zuzendaritzapean eraiki zen unibertsitate bereko behatokiaren zuzendari gisa aritu zen. Astronomiaren teoriari buruz 1815. urtean egin zuen De Computandis Occultionibus Fixarum per Planetas izeneko obraz ikaragarrizko arrakasta izan zuen. Matematikari buruzko asmakuntzak, berriz, Crelle's Journal izeneko aldizkarian argitaratu zituen. Geometrian, koordenatu homogeneoak eta dualitate printzipioa landu zituen. Möbius topologiaren sortzailetzat hartzen da; ertz eta alde bakarreko gainazalak aztertu zituen, Möbius-en zerrenda izenez ezaguna dena, besteak beste.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2016-2-26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Artikulu hau Alemaniako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |