Augias

Augias (antzinako grezieraz: Αυγείας) greziar mitologian Elisko errege eta Epikasteren senarra zen, argonauta izandakoa. Batez ere ezaguna da haren ukuiluak zirela-eta, inoiz garbitu ez zituztenak, Heraklesek egin arte.

Augias
Ezaugarriak
Sexuagizonezkoa
Ogibideamonarka
Familia
AitaEleius (en) Itzuli, Poseidon, Helios eta Phorbas (en) Itzuli
AmaHyrmine (en) Itzuli
Seme-alabakAgasthenes (en) Itzuli, Phyleus (en) Itzuli, Agameda, Epicaste (en) Itzuli eta Eurytus (en) Itzuli
KidetzaArgonautak

Heraklesen bosgarren lana

Euristeok Heraklesi agindu zion Augiasen ukuiluak garbitzeko egun bakarrean. Lan hau eginarazi zion Herakles lotsarazteko, bere eginkizuna ezinezkoa baitzen. Baina Herakles azkarrak bi ibairen ibilbidea aldatu eta urak eraman zuen zikinkeria guztia. Orduan Augiasek tratua bete beharko zuen, baina ez zuen egin, lana urak egin zuela esan baitzuen. Horrela, Euristeok esan zuen ez zela benetako lan bat izan, Augiasek Herakles kontratau baitzuen. Orduan Heraklesen eta Augiasen arteko guda hasi zen, azkenean Herakles atera zen garaile eta garaipen honen omenez Olinpiar Jokoak sortu zituen.

Kanpo estekak

Mitologia Artikulu hau mitologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.