Auñamendi (argitaletxea)
Auñamendi Bernardo eta Mariano Estornes anaiek 1933ean Donostian sortutako argitaletxea da.
- Artikulu hau argitaletxeari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Auñamendi (argipena)».
Izabako anaien argitaralpenik ezaguna Enciclopedia General Ilustrada del País Vasco izan da. Lehen alea 1979an argitaratu zuten. Entziklopedia aurrera eramateko, goi-goi mailako lankideak izan zituzten, besteak beste Jose Miguel Barandiaran, Arturo Kanpion, Telesforo Aranzadi eta Resurreccion Maria Azkue.
2010eko martxoaren 30ean, entziklopedia horren eta Eusko Ikaskuntzaren funts guztien edukia Interneten jarri zen eskuragarri, Auñamendi Eusko Entziklopedia izenburuarekin.
2006an, Eusko Jaurlaritzak euskal herritar unibertsala izendatu zuen Auñamendi.
Ikus, gainera
- Euskal Herriko argitaletxeen zerrenda
Kanpo estekak
- Auñamendi Eusko Entziklopedia
- (Gaztelaniaz) Auñamendi argitaletxeari buruzko artikulua, euskonews.com webgunean
Artikulu hau ekonomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.