Auñamendi Eusko Entziklopedia
Auñamendi Eusko Entziklopedia Euskal Herriari buruzko kontsulta zientifikorako entziklopedia digital bat da, Eusko Ikaskuntzak Euskomedia fundazioaren bidez 2010eko martxoaren 30ean Interneten argitaratua. Izan ere, Internet bidez dohainik kontsulta daiteke. Bernardo Estornes Lasaren Enciclopedia general ilustrada del País Vasco ospetsuko 150.000 artikuluak hartu zituzten entziklopedia berrirako oinarritzat, eta Eusko Ikaskuntzaren bildumako 350.000 dokumentuak erantsi zizkioten. Gainera, 300 kolaboratzaile inguru ari dira artikuluak berritzen, osatzen, euskaratzen edota ekarpen berriak egiten.[1] 2017ko ekainaren 30ean entziklopediako edukiak Eusko Ikaskuntzaren webgunera pasatu eta entziklopediak webgune eta diseinu berria estreinatu zituen.[2]
Auñamendi Eusko Entziklopedia | |
---|---|
Jatorria | |
Izenburua | Auñamendi Eusko Entziklopedia |
Jatorrizko herrialdea | Euskal Herria |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | entziklopedia |
Hizkuntza | gaztelania, euskara eta eleaniztuna |
Argumentu nagusia | Euskal Herria |
euskomedia.org… |
2020an 155.000 artikulu zituen gaztelaniaz (%96,3) eta 6.061 (%3,7) euskaraz. Hala ere, lanaren izenburu ofiziala euskaraz baino ez da.[3]
Erreferentziak
- Anakoz Amenabar: «Estornestarren uztaren jarraipena», Berria, 2010-03-31.
- «Auñamendi Entziklopedia berritu da», Eusko-Ikaskuntza.eus, 2017-06-30.
- (Gaztelaniaz) Ciordia, J. M.. (2020). «Auñamendi Eusko Entziklopedia, con el autoodio por delante · pómpilo» blog.pompilos.org (Noiz kontsultatua: 2023-08-26).
Ikus, gainera
Kanpo estekak
- Auñamendi Eusko Entziklopedia, Interneten dohainik kontsultagai.