Atzipen sekuentzial
Informatikan, atzipen sekuentzialak esan nahi du elementu multzo bat atzitzen dela aurretik zehaztutako ordena jakin batean (elementuak banaka atzitzen dira, bata bestearen ondoren). Kasu batzuetan, atzipen sekuentziala da datuak atzitzeko modu bakarra, kasete-zinta batean, adibidez. Baina, beste kasu batzuetan, atzipen-metodo aukeratua izan daiteke, datu sekuentzia bat ordenan prozesatzeko asmoz, esate baterako.
Datu-egituretan, esaten da egitura batek atzipen sekuentziala duela egituraren osagaiak zehaztutako ordenan bakarrik atzitu ahal badira. Ohiko adibidea zerrenda estekatua da.
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.