Atzapar eder

Atzapar ederra (Ramaria formosa, sinonimoa: Clavaria Formosa) Gomphaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Arbuiagarria. Purgatzaile eraginkorra da, beherakoa eragiten du. Oso ohikoa Euskal Herrian.

Atzapar ederra
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaGomphales
FamiliaGomphaceae
GeneroaRamaria
Espeziea Ramaria formosa
Quél., 1888
Mikologia
 
himenio leuna
 
txapelik ez
 
ez dauka orririk
 
hanka biluzik dago
 
espora horiak dauzka
 
mikorrizak eratzen ditu
 
pozoitsua da

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Deskribapena

Karpoforoa: 10 eta 20 cm arteko altuerakoa. Enbor lodikoa, haragitsua, motza, hasieran zurixka, gero arrosa-izokin kolorekoa, adar askotan banatua. Adar zilindrikoak, luzangak, oso adarkatuak, arrosa-laranja edo arrosa-izokin kolorekoak, hori biziko puntekin gaztetan. Perretxikoa heltzen denean, adarren puntek galdu egiten dute kolore horia, denak okre tonua hartzen du.

Haragia: Zuria, hausten denean arre-okre edo arrosa kolorea hartzen du. Usain leuna du eta zapore mingotsa.[2]

Etimologia: Ramaria terminoa, latinetik dator, "ramus" hitzetik, adar, esan nahi du. Formosa epitetoa latinetik dator, "Formosa" hitzetik, ederra esan nahi du. Bere itxuragatik.

Toxikotasuna

Toxikoa, sarritan esteetako nahasmenduak eta beherakoa sortzen ditu.[3]

Nahasketa arriskua

Gaztetan nahastezina da bere adarren punta horiengatik, heltzean, Ramaria aurea eta Ramaria flava espezieekin nahas daiteke.[4]

Sasoia eta lekua

Nahiko ohikoa udan eta udazkenean, hostoerorkorren basoetako lurrean.[5]

Banaketa eremua

Asia, Europa, Ipar Amerika.

Galeria

Erreferentziak

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza     Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012     Euskalnatura     Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987     Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973     Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Kutxa Fundazioa Sozial eta Kulturala. (1992). Euskal Herriko perretxikoak. Litografía Danona s. coop.ltda., 184 or. ISBN 84-7173-211-4..
  3. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 568 or. ISBN 84-404-0530-8..
  4. (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 446 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
  5. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona,, 581 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.