Atxondo
Atxondo Bizkaiko hego-ekialdeko udalerria da, Durangaldekoa. 2016. urtean 1.376 biztanle zituen.
- Artikulu hau Bizkaiko udalerriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Atxondo (argipena)».
Atxondo | |||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Bizkaia, Euskal Herria | |||||||||||
Atxondoko Axpe herria. | |||||||||||
| |||||||||||
Administrazioa | |||||||||||
Estatua | Espainia | ||||||||||
Erkidegoa | Euskal Autonomia Erkidegoa | ||||||||||
Lurraldea | Bizkaia | ||||||||||
Eskualdea | Durangaldea | ||||||||||
Izen ofiziala | Atxondo | ||||||||||
Alkatea | Eneritz Agirre Armendia (EH Bildu) | ||||||||||
Posta kodea | 48291 | ||||||||||
INE kodea | 48091 | ||||||||||
Herritarra | atxondoarra | ||||||||||
Kokapena | |||||||||||
Koordenatuak | 43°07′48″N 2°35′01″W | ||||||||||
Azalera | 23,41 km² | ||||||||||
Garaiera | 169 metro | ||||||||||
Distantzia | 36 km Bilbora | ||||||||||
Demografia | |||||||||||
Biztanleria | 1.367 (2023) −5 (2022) | ||||||||||
| |||||||||||
Dentsitatea | 58,39 bizt/km² | ||||||||||
Hazkundea (2003-2013)[1] | -% 4,48 | ||||||||||
Zahartze tasa[1] | % 24,5 | ||||||||||
Ugalkortasun tasa[1] | ‰ 38,46 | ||||||||||
Ekonomia | |||||||||||
Jarduera tasa[1] | % 73,13 (2011) | ||||||||||
Genero desoreka[1] | % 22,61 (2011) | ||||||||||
Langabezia erregistratua[1] | % 8,52 (2013) | ||||||||||
Euskara | |||||||||||
Euskaldunak[1] | % 64,5 (2010) | ||||||||||
Kaleko erabilera [2] | % (2016) | ||||||||||
Etxeko erabilera [3] | % 50.85 (2016) | ||||||||||
Datu gehigarriak | |||||||||||
Webgunea | http://www.atxondo.net |
1962. urtean Atxondo haraneko hiru herriek (Apatamonasterio (udaletxea), Axpe-Martzaa eta Arratzola) bat egin zuten, Atxondo udalerria sortzeko.
Izena
Atxondo izenaren jatorria atx edo haitz eta ondo hitzak dira, seguruenik. Beraz, herriaren izenak «haitzaren ondoan» esan nahiko luke, Anboto izanik aipatutako atxa.
Geografia
Mugakideak
Herrialdearen eta eskualdearen hego-mendebaldean dago kokatua, Arabako mugan. Elorrio ekialdean, Abadiño mendebaldean, iparraldean Elorrio eta Abadiño eta Aramaio (Araba) hegoaldean udalerri mugakideak ditu.
Ingurune naturala
Ibaizabal ibaiko ertzetik Anbotoko mendilerroaraino zabaltzen den bailaran kokatuta dago. Udalerrian, Arrazola ibaiak bat egiten du Ibaizabalekin.
Mendi hauek osatzen duten kareharrizko hormak 600 metroko goi-beheak ere sortzen ditu, Euskal Herri osoko handienak.
Ekonomia
Atxondon industrialdea Apatamonasterion dago kokatua, errepide-saretik gertu.
Demografia
Atxondoko biztanleria |
---|
Ondarea
- San Pedro parrokia eliza, Apatamonasterion.
- San Migel parrokia eliza, Arrazolan. Estilo gotiko eta errenazentistan egindakoa.
- San Joan Bataiatzailea parrokia eliza, Axpen.
- San Martin parrokia eliza, Martzaan. Honen aurrean kokatutakoa dago Marzanatarren dorrea.
Politika
2023.eko maiatzaren 28ko hauteskundeetako emaitzen ondorioz Eneritz Agirre Armendia (EH Bildu) da Atxondoko alkatea, Xabier Azkarate ondotik.
2015eko udal hauteskundeak
Atxondoko udalbatza | |||||
Alderdia |
2015eko maiatzaren 24a |
2011ko maiatzaren 22a | |||
Zinegotziak | Boto kopurua | Zinegotziak | Boto kopurua | ||
Euskal Herria Bildu (EH BILDU)* | 5 / 9 |
6 / 9 |
|||
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ-PNV) | 4 / 9 |
3 / 9 |
|||
Euskadiko Alderdi Sozialista (PSE-EE(PSOE)) | 0 / 9 |
0 / 9 |
|||
Alderdi Popularra (PP) | 0 / 9 |
0 / 9 |
|||
* 2011n Bildu koalizioa aurkeztu zen. | |||||
Datuen iturria: Udal hauteskundeen emaitzak euskadi.eus webgunean |
Garraiobideak
Garraiobideak BI-634 errepidea den ardatzean daude oinarrituta, udalerria Apatamonasteriotik zeharkatzen duena, eta Durango eta Arrasaterekin bat egiten duena. Ibilbide hori Durango-Beasain ardatzaren zati da. Durangon, A-8 autobidearekin lotu daiteke, Bilbo eta Donostiara joateko. Apatamonasterio auzotik, Axpe edo Arratzola herrixkekin lotzeko aukera ere badago, udalerriko errepideen bidez. Bilbotik 36 kilometrora dago Atxondo, eta eskualdeko hiriburu den Durangotik 6 kilometrora.
Antzina, Durango-Elorrio trenbidea udalerritik ere pasatzen zen, eta Apatamonasteriotik Arratzolara zihoan beste bide bat ere bazegoen. Azken bide hau meatze-tren bat zen, baina bidaiarientzako zerbitzua ere eskaintzen zuen. Aspaldian bertan behera gelditu zen, eta horren ordez gaur egun pasealeku eder bat dago, turismorako aukera paregabea eskaintzen duena.
Euskara
Atxondoko euskara mendebaldeko hizkeraren parte den sortaldeko euskaran kokatzen da, zehatzago, Durangaldeko euskaran[4][5]. Harekin batera, Durango, Elorrio, Izurtza, Abadiño etab. herrietako euskara ere kokatzen da bertan.
Atxondoar ospetsuak
- Pedro Berrioategortua (1928-2018), apaiz antifrankista.
- Ángel García Ariño (1934-2000), esku huskako pilotaria.
- Jesús García Ariño (1934-), esku huskako pilotaria.
- Roberto García Ariño (1950-), esku huskako pilotaria.
- Iñaki Gorostiza (1953-), esku huskako pilotaria.
- Egoitz García (1986-), txirrindularia.
Argazki galeria
- Atxondoko Arratzola herriaren ikuspegi orokorra.
- Axpe-Martzaa herriaren ikuspegia.
- Atxondoko harana, atzean Anboto.
- Anboto mendipean dagoen Urrutia baserriaren inguruko paisaia.
- Axpe auzoko baserri bat, egun jatetxea dena.
Erreferentziak
- Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
- «Kaleko erabilera herrialdez herrialde» Euskararen erabilera (Wikipedia).
- «Etxeko erabilera» Euskararen erabilera (Wikipedia).
- «Durangaldekoa - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-06-26).
- «Atxondo - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-06-26).
Ikus, gainera
- Bizkaiko udalerrien zerrenda
Kanpo estekak
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Bizkaia |