Atxiki (pilota)

Atxikia da pilota zuzenean jo edo bideratu beharrean, jaurti baino lehen une batez edukitzea eskuan, xisteran edo eskularruan.

Esku pilotan galarazia dago, eta atxiki egiten duenak tantoa galtzen du; hala ere, onartzen da atxikia, baldin frontisetik hurbil eta pilota goxo-goxo joz dejada egiteko bada.

Zesta puntan, onartzen da pilota xisteraren barruan hartuta edukitzea, baina pilota gelditu gabe eta pilotak xisteraren barruan boterik egin gabe, eta betiere pilota jaurtitzeko behar den denboran baino ez. Pilotak xistearen barruan botea egin duela jotzen da, baldin pilota, xistera ukitu eta gero, xisteraren uztaitik irteten bada. Xisteraren uztaia ukitu eta sartzen bada, ontzat joko da.

Kanpo estekak

  • (Gaztelaniaz) Eusko Pilotaren Nazioarteko Federazioak ezarritako araudia.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.