Atxarte
Atxarte Untzillatx eta Axtxiki mendien artean dagoen haitzartea da, izenak azaltzen duen bezala.
Atxarte | |
---|---|
Mota | arroila |
Geografia | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Bizkaia |
Bizkaiko eskualdea | Durangaldea |
Udalerria | Abadiño |
Eskalada egiteko oso toki aproposa. Izan ere, Eskalada Eskola dago bertan.
Gaur egun, harrobia dago martxan toki honetan, Urkiolako Natur Parkean egon arren.
Abiapuntuak
Abadiñoko Mendiola auzoa lekurik hoberena da Atxartera ailegatzeko. Halaber, Mañaria eta Urkiolako mendatea ohiko abiapuntuak dira.
Protestak
1990ko urriaren 26an, 60 eskalatzailek 36 gau eta egun luzatuko zen kanpaldia abiatu zuten Atxarteko harrobiko horman, plataforma batean zintzilik. 24 orduko txandak egiten zituzten, harrobiarekin Labargorriko horma historikoa suntsitzen ari zirela salatzeko. Harrobiak Urkiolako natura parkea kaltetzen zuela ere gaitzetsi zuten. Hurrengo urteko udazkenean berriro igo ziren eta Ertzaintzak hainbat lagun atxilotu zituen.[1]
Kanpo estekak
- (Gaztelaniaz) Atxarteko Eskalada Eskolaren webgunea