Attila József
Attila József (Budapest, Hungaria, 1905eko apirilaren 11 – Balatonszárszó, 1937ko abenduaren 3a) hungariar idazlea izan zen.
Attila József | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Budapest, 1905eko apirilaren 11 |
Herrialdea | Hungaria |
Lehen hizkuntza | hungariera |
Heriotza | Balatonszárszó (en) , 1937ko abenduaren 3a (32 urte) |
Hobiratze lekua | Fiumei kaleko hilerria |
Heriotza modua | suizidioa: tren istripua |
Familia | |
Aita | József Áron |
Ezkontidea(k) | ezkongabea |
Anai-arrebak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Franz Joseph University (en) University of Szeged (en) (1924 - |
Hizkuntzak | hungariera frantsesa alemana |
Jarduerak | |
Jarduerak | poeta eta idazlea |
Enplegatzailea(k) | Nyugat (en) |
Jasotako sariak | ikusi
|
Sinesmenak eta ideologia | |
Alderdi politikoa | Hungariako Alderdi Komunista |
XX. mendeko hungariar poeta nagusietako bat da.
Biografia
Idazten gazterik hasi bazen ere, hil ondoren bakarrik izan zen benetan ezagun eta ospetsu. Gazterik egin zen orduan legez kanpo zegoen Hungariako Alderdi Komunistako kide.
1932an, Valóság izeneko literatura-aldizkaria sortu zuen, eta 1936an, Szép Szó (euskaraz, Argudioa), eragin handia izan zuen politika- eta literatura-kazeta.
Langileen poeta izan zen, eta klase-borrokaren sinbolo nagusi bihurtu zuen ama, garbitzaile pobre bat, bere lanetan. Marxen eta Freuden ildotik, errealismoa eta irrazionaltasuna tartekatzen dira Jozsefen lanetan, eta, gizaki modernoaren pentsamendu konplexuaren ondoren, beti nagusitzen da edertasunerako eta harmoniarako dei garratza.
Etengabeko egonezinean bizi izan zen beti, eta bere burua tren aurrera jaurtikiz hil zen.
Obra nagusiak: Ez naiz ni oihuka ari den hori (1925), Artzaren dantza (1935), Ez da barkamenik (1936).
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Attila József |
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.