Atrezzo
Atrezzoa (italieratik datorren hitza), antzezpenak eszenan edo zineko estudioan erabiltzen duen material multzoa da. Telebista estudioetan fikzioa ez diren saioetan ere (albistegiak, elkarrizketa-saioak, lehiaketak) atrezzo elementuak egoten dira halaber[1]. Argazkilariaren estudioan ere atrezzo elementuak egon daitezke, erretratuetarako[2].

La Pequeña Suiza filmeko attrezzoa erakusgai Artziniegan.

Alemaniako antzoki batean, atrezzoa gordetzeko gela.
Atrezzo materialaz arduratzen den profesionala ere atrezzoa da[1].
Atrezzoetako materiala benetakoa izan daiteke. Aulki edo mahai batek benetakoa behar du, edo elementu zaharrak erabil daitezke garai bat berregiteko[3]. Beste batzuetan, berriz, harri-kartoizko elementuak izaten dira, itxura emateko sortuak baina hutsak edo baliogarritasunik gabeak.
Erreferentziak
- «Mari Jesus Etxeberria, ETBn, Miramon estudioetan atrezzoa da. Zuzenbide ikasketak, lanean aritzen zen bitartean atera zituen, nahiz eta abog» Argia (Noiz kontsultatua: 2019-06-05).
- (Gaztelaniaz) «La Importancia del Atrezzo en la Fotografía y 10 Claves para Sacarle Partido» dzoom (Noiz kontsultatua: 2019-06-05).
- «Antzezlanetarako atrezzoa - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2019-06-05).
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.