Atozte kristauak
Atozte kristauak[1] (edo Zatozte kristauak[1]) euskarazko bertsioan edo Adeste fideles latinezkoan (euskaraz "Zatozte fededunak") XVIII. mendearen amaieratik aurrera Frantzia, Espainia, Portugal, Ingalaterra eta Euskal Herrian Eguberri bedeinkapenean erabili ohi den ereserki bat da. 1797an Londresen zegoen portugaldar misioan abestu ohi zen latinez, honen ondorioz oraindik gaur egun ere herrialde askotan abesti honi «Portugaldar ereserkia» (Portuguese Hymn) deritzo. Aipatutako leku hartako organojolea zen Vincent Novellok abesti honen bertsio ezagunena moldatzearen ardura John Readingi egotzi zion, azken hau 1675 eta 1781 bitartean Winchesterreko katedrala, eta gerora Winchesterreko Unibertsitateko organojolea izan zen. Ereserkiaren sortzea jatorriz San Buenaventura portugaldar santuari egotzi izan zaio, baina tamalez ez da bere musikalanen artean aurkitu ahal izan. Bere gaiak sinisdunak Belenera jaio berria den Salbatzailea gurtzera joateko dei egiten du.
Atozte kristauak | |
---|---|
Mia Marianne och Per Filipen eta Åsa Jinderren Christmas hymn (en) | |
Egilea(k) | ezezaguna, Joanes IV.a Portugalgoa eta Bonaventura Bagnoregiokoa |
Izenburua | Adeste Fideles |
Ezaugarriak | |
Hizkuntza | latina |
Ereserkiaren sortzailea Joanes IV.a Portugalgoa izatea ere litekeena da. «Errege Musikaria» 1604ean jaio zen, musika eta arteen mezenasa eta egile sofistikatua izan zen; erregetzan egon zen bitartean munduko liburutegi handienetako baten jabea izan zen. Bere musikalanen lehenbiziko zatia 1649an argitaratu zen. Portugalgo Vila Viçosa udalerrian musika eskola bat eraiki eta bere musikariak Espainia eta Italiara bidali ohi zituen, udalerri hartako bere jauregian abesti honen bi eskuizkribu topatu ziren. Idazkin hauek (1640) Francis Wadek 1760an idatzitako bertsioak baino zaharragoak dira. Bere idazkien artean 1649an Lisboan idatzitako Musika Modernoaren Defentsa zera aipatzen da: urte hartan, Joanes IV.a Portugalgoak elizetan musika instrumentala onartzeko Vatikanoaren aurka burutu zuen borroka. Errege honen beste musikalan aipagarri bat Crux fidelis da, lan hau elizkizunetan oraindik oso ospetsua izaten jarraitzen du.
Hitzak
Euskaraz | Latinez | Euskarako itzulpen zuzena |
---|---|---|
(Z)Atozte kristauak, bihotzak pozturik | Adeste fideles, laeti triumphantes | Zatozte fededunak, alai eta garaile |
(z)atozte guztiok Belenera, | Venite, venite in Bethlehem | Zatozte, zatozte Belenera |
jaio dan gure, Jesus ikustera | Natum videte, regem angelorum | Ikus ezazue haurra, Aingeruen Errege |
Jauna gurtu dezagun, Jauna gurtu dezagun | Venite adoremus, venite adoremus | Zatozte eta gurtu dezagun, zatozte eta gurtu dezagun |
Jauna gurtu dezagun ahuspezturik | Venite adoremus Dominum. | Zatozte eta gurtu dezagun Jauna. |
Ardiak utzita datoz artzain onak, zerutik deituak estalpera. | En grege relicto, humiles ad cunas, vocati pastores approperant. | Ikus ezazue nola, artzainak deituak direnean, apaltasunez azkar sehaskara hurbiltzen diren. |
Goazen gu ere berekin batera. | Et nos ovanti gradu festinemus. | Eta gu ibilera alaiz arin goaz. |
Jauna gurtu dezagun, Jauna gurtu dezagun | Venite adoremus, venite adoremus | Zatozte eta gurtu dezagun, zatozte eta gurtu dezagun |
Jauna gurtu dezagun ahuspezturik | Venite adoremus Dominum. | Zatozte eta gurtu dezagun Jauna. |
Aeterni Parentis splendorem aeternum, | Betiko Aitaren betiko argia | |
Velatum sub carne videbimus | Haragipean ezkutaturik ikusiko dugu | |
Deum Infantem, pannis involutum. | Jainko Haurra, oihal artean bildurik. | |
Jauna gurtu dezagun, Jauna gurtu dezagun | Venite adoremus, venite adoremus | Zatozte eta gurtu dezagun, zatozte eta gurtu dezagun |
Jauna gurtu dezagun ahuspezturik | Venite adoremus Dominum. | Zatozte eta gurtu dezagun Jauna. |
Gure maitasunez askatxo batean | Pro nobis egenum et foeno cubantem, | Guregatik behartsu eta lasto artean etzanda |
hotzik dar-dar zauden Jesus ona! | Piis foveamus amplexibus: | Gure besarkadekin beroa emaoigun |
Zatoz gugana, haur gozo laztana. | Sic nos amantem quis non redamaret? | Horrela maite gaituenari, nork ez du maitatuko? |
Jauna gurtu dezagun, Jauna gurtu dezagun | Venite adoremus, venite adoremus | Zatozte eta gurtu dezagun, zatozte eta gurtu dezagun |
Jauna gurtu dezagun ahuspezturik | Venite adoremus Dominum. | Zatozte eta gurtu dezagun Jauna. |
Erreferentziak
- Atozte da bertsio hedatuena, nahiz eta euskara batuan Zatozte izan zuzena den bakarra.