Atotxa zezen plaza

Atotxa zezen plaza Donostiako zezen plaza izan zen, 1876an eraiki zutena.

Atotxa zezen plaza
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
UdalerriaDonostia
Koordenatuak43°19′02″N 1°58′31″W
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1876
Arkitektura
ArkitektoaJose Goikoa

    Historia

    Donostiako lehendabiziko zezen plaza iraunkorra 1869 urte inguruan Verde jaunak eraiki eta Hirugarren Karlistadetan bota zuten.

    Hala ere 1876an José Arana izeneko enpresaburuak beste zurezko zezen plaza berria eraiki zuen 30 egunetan eta leku berean. Urtez-urte erreformak egiteari ekin zion lanak bukatu arte. Egungo Atotxako Dorrea eta Tabakalera artean zegoen.

    1879ko abuztuaren 24an zabaldu zuten. Lehendabiziko korridan Lagartijo eta Currito toreatzaileek Nazario Karrikiri tuterarraren sei zezen izan zituzten. Itzalean barreraren sarrerak 7 pezeta, kontrabarrerarenak 4 eta tendidurenak, berriz, 3,25 pezeta balio zuten. Eguzkitan, barrerak 4, kontrabarrerak 2,50 eta tendiduk 2,25 pezeta balio zuen.

    1880 eta 1882 artean, bertan frantziar toreatzaile famatuenek eta portugaldar burtzikari onenek toreatu zuten. Aipatzekoa da plaza honetan bertan argindarra erabili zuten lehendabiziko korridak egin zutela: 1886ko abuztuaren 31n hain zuzen ere. Ordu txikitan bukatu baziren ere, ikusle batzuk ez zeuden ados sarreren salmentarekin eta José Arana udaltzaingoak atxilotuta bukatu zen.

    XX. mendeko hasieran, ikusle batzuek Arana presidentearen zuzendaritzaren kontra egin zuten, beti toreatzaile berdinak kontratatzen zituela aurpegiratuz. Horrexegatik, hauek 1903an enpresa berria sortu eta Txofre zezen plaza eraiki zuten. Denboraldi batzuetan, plaza biek aritu ziren martxan azkenean Atotxa bota arte. Bota zutenean, plazaren materialak Egia auzoko lehendabiziko eraikinak egiteko erabili zituzten: 4, 6, 12, 14 eta 16 atalondoak hain zuzen ere. Gero, orube berean hasieran Mujika lantegia eta gero Atotxako futbol zelaia eraiki zuten.

    Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
    Euskal Wikiatlasa

    Kanpo estekak

    This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.