Atondo

Atondo[1] Nafarroa Garaiko kontzejua da, Itza udalerrikoa. Gulibarrekin batu baino lehen, Itza zendeako kontzejua zen. 31 biztanle zituen 2020an.[2].

Atondo
 Euskal Herria
Atondo 1964an; Indalecio Ojangurenen argazkia.
Map
Kokapena
Herrialdea Nafarroa
UdalerriaItza
Administrazioa
Posta kodea
INE kodea
Geografia
Koordenatuak42°52′44″N 1°48′54″W
Demografia
Biztanleria31 (2020:  −4)

Demografia

Atondoko biztanleria
20002001200220032004200520062007
3030323330313130

Historia

Erromatar garaiko Antoninoren ibilbidean aipatzen den “Alantone” mansio-arekin identifikatu izan da. Alantone Bordeletik Astorgara doan erromatar bidean kokatzen zen, bordeletik etorrita, Iruñeatik aurrerago.

Dagoeneko dokumentatuta dago, vicus eta villa gisa aipatua, eta “Ataondo” grafiaz, 1024ko testuetan. garai hartan (1087), lokatibo moduan agertzen da ere.

Errege-jaurerri gisa aipatzen da 1280. urtean. Orreagako Santa Maria ospitalearen jabetzapean egongo zen, ospitale horrek besterendu egin baitzuen, 1366an, Karlos II.ari Anizlarreako mendien trukean[3]. badirudi Carlos III.a erregeak bere sasiko semea zen Godofreri utzi zizkiola Atondoko mozkinak jasotzeko eskubidea. Blanca erreginak (1441) Inés Claverri esleitu zizkion mozkin horiek Carlos de Mauleonekin ezkontzeko. Gero (1453) Joan Beaumontek erosi zuen Atondoko jaurerria, eta hark trukean eman zion bere anaia zen Luis Beaumont kondestableari.

1802an esaten da Oskiako mendia Albako dukearena zela[4].

Argazki galeria

Erreferentziak

  1. Toponimia: Itza. euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2019-05-11).
  2. Atondo: datos de la entidad. navarra.es (Noiz kontsultatua: 2021-7-9).
  3. «ATONDO - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2023-07-31).
  4. Gran Enciclopedia de Navarra | ATONDO. (Noiz kontsultatua: 2023-07-31).

Kanpo estekak

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Nafarroa
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.