Aton

Aton atonismoaren fokua da, Akenaton faraoiak antzinako Egipton ezarritako erlijio sistemarena, hain zuzen ere.

Aton
Egiptoar mitologia
Ezaugarriak
Sexuagizonezkoa

Egiptoarrak monoteistak ziren hasiera batean, nahiz eta eskualde bakoitzak bere berezko jainkoa eduki. Jainko guzti hauek panteoi politeista batean bateratu ziren. K.a. XIV. mendean Amenofis IV.a faraoiak (bere burua Akenaton izenez izendatu zuenak) Aton jainko bakarra zela esaten zuen doktrina zabaldu zuen.[1]

Fededun politeistak Atonen gurtzaren aurka agertu ziren, jainkoen ugaritasunagatik etekina ateratzen baitzuten. Atonen gurtza Amenofis IV.a hil eta gutxira desagertu zen.

Ikonografia

Lehenengo urteetan, belatz burua zuen gizon bat zen. Gero, izpiak darion eguzki bezala marraztu zen.[2][3] Geroago, ikonoklasia inposatu zen eta Akenatonek eguzki bezala ere marraztea debekatu egin zuen. Handik aurrera, fonetikoki idatzi behar zela agindu zuen.[4][5]

Gurtza

Tutmosis IV.a eta Amenofis III.ak gurtu zuten. Akhetaton (gaur egungo Amarna) hirian zuen tenplurik garrantzitsuena.[6] Atonen himnoa Ayko hilobiko horman idatzita dago. Geroago, gurtza baztertua izan zen, hiria utzi zuten eta XIX. dinastian, gurtza honen aztarnak ezabatzen ahalegindu ziren.

Erreferentziak

  1. (Gaztelaniaz) Hornung, Erik. (1999). El uno y los múltiples: concepciones egipcias de la divinidad. ISBN 84-8164-242-8..
  2. (Ingelesez) Freed, Rita E; D'Auria, Sue; Markowitz, Yvonne J; Museum of Fine Arts, Boston. (1999). Pharaohs of the sun: Akhenaten, Nefertiti, Tutankhamen. Museum of Fine Arts in association with Bulfinch Press/Little, Brown and Co. ISBN 978-0-87846-470-8. PMC 42450325. (Noiz kontsultatua: 2022-04-06).
  3. (Ingelesez) Groenewegen-Frankfort, Henriette Antonia. (1987). Arrest and Movement: An Essay on Space and Time in the Representational Art of the Ancient Near East. Harvard University Press ISBN 978-0-674-04656-6. (Noiz kontsultatua: 2022-04-06).
  4. (Ingelesez) Najovits, Simson. (2004). Egypt, the Trunk of the Tree. A Modern Survey of an Ancient Land, II. .
  5. (Ingelesez) Brewer, Douglas J.; Teeter, Emily. (2007-02-22). Egypt and the Egyptians. Cambridge University Press ISBN 978-0-521-85150-3. (Noiz kontsultatua: 2022-04-06).
  6. (Ingelesez) «Aton | Egyptian god» www.britannica.com (Encyclopedia Britannica) (Noiz kontsultatua: 2022-04-06).

Kanpo estekak

Mitologia Artikulu hau mitologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.