Atomo hidrogenoide
Atomo hidrogenoideak nukleo batek eta elektroi bakar batek osatutako atomoak dira. Horrela deitzen zaie hidrogeno atomoarekin isoelektronikoak direlako eta, beraz, antzeko portaera kimikoa dutelako.
Bistan denez, hidrogenoaren isotopoetako edozein hidrogenoidea da. Atomo hidrogenoidearen kasu tipiko bat da, halaber, elektroi guztiak galdu arte ionizatu den edozein elementuren atomo batena (adibidez, He+, Li2+, Be3+ eta B4+). Gainera, atomo exotiko ugarik portaera hidrogenoidea dute hainbat arrazoirengatik.
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.