Atomismo

Atomismoa eskola filosofiko zenbaitetan garatutako teoria da, zeinaren arabera natura zatiezinezko partikulak diren atomoz eta hutsez osaturik dagoen. Antzinako Indian garatutako tradizio filosofikoetan hautematen da lehenengo aldiz atomismoan oinarritzen diren naturaren filosofiak. Mendebaldean, ordea, presokratikoen taldean daude atomismoa gehien baieztatu zuten filosofo nagusiak, hala nola Leuzipo eta Demokrito. Beranduago, Epikuro eta Lukrezio ere atomistak izan ziren.

Atomismo hitzaren lehenengo aipamenak ikusteko, antzinako greziara eta antzinako Indiara erreparatu behar diegu. Mendebaldean, atomismoaren lehen apaimenak K.a. 5. urtean arizen ditugu, Leuzipo eta Demokrito[1]ren eskutik. Bestetik, Indian atomismoaren lehen eskolak K.a 4. mendekoak dira; hala nola, Jain[2][3], Ajivika eta Carvka eskolak. Gerora, Nyaya eta Vaishesshika eskolek atomomen konbinazioaz eta konbinazio horiek sortzen dituzten gorputz konplexuagoez arituko dira.

Materia kimikoa elementu zatiezina zela pentsatzen zuten, hortaz, XIX. mendeko kimikariek atomo hitza erabili zuten elementu zatiezin horiei erreferentzia egiteko. Hitz hau grekoengandik jaso zuten, grekoz atomoa zatiezina adierazten baitu.

Baina, XX. mendean, ordurarte sinesten zen kontrako aurkikuntza gertatu zen. Atomoak ez dira substantzia zatiezin eta bakunak, atomoak beste elementuz konposatutako elementuak dira. Hortaz, atomoa baino txikiagoak diren beste substantzia batzuk existitzen dira, atomoaren baitan daudenak; hala nola, elektroiak, neutroiak eta protoiak. Gerora egindako esperimentu batek agerian utzi zuen protoiak eta neutroiak txikiagoak ziren beste elementuz konposatuta zeudela: quarks.

Erredukzionismoa

Atomismo filosofikoak argumentu erredukzionista du: dena atomoz eta hutsez osatuta dago. Horiek osatzen duten oro ez da errealitatean existitzen; existitzen den gauza bakarra hutsean dauden atomoen elkarren arteko talkak dira. Atomismoaren teoria substantzien teoriaren kontrakoa da. Substantzien teoriaren arabera, oinarrizkoak diren elementu oro aldaezin agertzen da, zatiezin.

Greziar atomismoa

K.a V. mendean, Leucipok eta Demokritok proposatu zuten materia oro partikula txikiz osatuta zegoela eta partikula horiek zatiezinak diren beste elementu batez konposaturik daude, atomoak. Planteamendu hau eztabaida puntu batean ematen da. [4] [5]Eztabaida honetan Parmenidesek eta Heraklitok parte hartu zuten. Heraklitoren ustez, existitzen den ororen esentzia aldaketa zen. Bestetik, Parmenidesek uste zuen aldaketa oro ilusio husa zela.

Parmenidesek mugimenduaren existentzia ukatu zuen, bai eta hutsaren eta aldaketaren existentzia ere. Haren ustez, existitzen zen oro masa aldagaitz eta bakar bat zen. Batzuetan gerta daiteke mugimendua eta aldaketak antzematea, baina ilusio hutsak dira. Horregatik beraz, Parmenidesek zentzumenak unibertsoa ezagutzeko tresna akasduna zela adierazi zuen. Zentzumenetatik jasotzen dugun informazioa baino, arrazoimenak izango du garrantzi handien. Lehenik eta behin ez zuen hutsaren exitentzian sinesten; hutsa ez izatearekin alderatzen zuen (hutsa bada, orduan ez da ezer izango, orduan ez da husa). Hutsaren inexistentziak, beste gauza bat ematen zuen aditzera: mugimenduaren inexistentzia. [6][7]Mugimendua hutsean aurkitzen dugu, baina hutsik ez dagoen heinean, ezin da mugimendurik egon. Azkenik, ondorioaztatu zuen baldintza guzti hauek unitate zatiezin batean gerta zitekeela bakarrik.[6]

Demokritok Parmenidesen argumentu gehienak ontzat hartu zituen, mugimenduaren arazoa izan ezik. Esan bezala, Parrmenidesen ustez, aldaketa ilusio hutsa zen eta Demokrito ez dator bat ideia honekin, haren ustez aldaketa erreala izan behar zuen.

Demokritoren pentsamendua zeharka ezagutu dezakegu Aristotelesen edo Platonen lanen eskutik.[8]

Geometria eta atomoak

Platonek (k.a 427-347)  Demokritoren atomismoa ezagutuko balu, atomismo materialistatzat joko zuen. Elkarren artean talka egiten duten atomoek inoiz ezin zinago dute munduaren edertasuna eta forma irudikatu. Timeo liburuan, Platon honelako eztabaidez aritzen da. Timeoren ustez, koskomosa ez zen betierekoa, baizik eta sortu izan da. Hala ere sortzaileak, kosmosa gauza aldaezin eta betierekotzat irudikatu zuen.

Kosmosaren sorketa horretan, oinarrizko lau elementu aurkitzen dira: sua, airea, ura eta lurra. Baina Platonen ustez, hauek ez dira osagai oinarrizkoenak, ez dira errealitatearen osagai sinpleenak. Platonen ustez, osagai hauek sinpleagoak diren beste elementuez osatuta daude; elementu horiek elementu geometrikoak dira. Gorputz geometriko hauek triangeluz osatuta daude.

Elementu sinpleen (elementu geometrikoak) eta elementu naturalen (airea, lurra, sua eta ura) lotura ezarri zuen. Horrela, elementu geometrikoak elementu naturalen oinarrian agertzen direla erakutsi nahi zuen. Oinarri laua duen kuboaren irudia, lurrari atxikitu zion. Tetraedroa suari atxikitu zion eta azkenik oktaedro eta ikosaedroaren irudiari airea eta uraren elementuak esleitu zizkien.[9][10]

Aristotelesen ukapena

Aristotelesen ustez, airea, lurra, sua eta ura bezalako elementuak ez zeuden atomoz osaturik; Aristotelesek atomismoa ukatzen zuen. Buztingile batek, buztinezko pieza bat landuz gero, potentzian izan daitekeenaren forma hartuko du;  edalontzi bat izatera bihurtu daiteke, adibidez. Adibide honekin zera adierazi nahi zuen Aristotelesek: aldaketa ez da atomoen berregituraketa baten ondorioz gertatzen, baizik eta materiaren transformazioaren ondorioz. Ondorioz, aldaketa, materia potentzian oinarritzen da.[11][9]

Substantzia bat hainbat zatitan zatitu daiteke baina bere esentzia galdu gabe. Gauza fisiko oro konposizio materiala eta inmateriala du eta bi konposizio hauek sortuko dute gauza horren estruktura eta izate esentzialak. Adibidez, gomazko pelota bat, Aristotelesen ustez, bi gauzez osatuta egongo da; alde batetik goma (materia) eta bestetik, materia hori egituratzen duen forma esferikoa.

Materiaren zatikortasunaz aritzen da. Materia hainbar zatitan banatu daiteke, baina horrek materiak bere esentzia galtzea suposatuko luke. Adibidez, haragi zati bat bere minimo naturala baino zati gehiagotan banatzen badugu, bere esentzia galduko luke eta haragi izatetik ura bezalako beste elementu batera izatera igaroko zen. Hortaz, jada ez da haragia izango, ura baizik eta ondorioz, ez luke haragiaren esentziarik izango.

Greziar atomismoa eta gero

Epikurok, atomismoa ikertu zuen. Atomismoaren ikerkuntzatik ondorioztatu zuen hutsa eta atomoak existitzen zirela. “Lukrezio” edo “Sobre la naturaleza de las cosas” lanetan, unibertsoaren egungo egoera aztertzen du. Hutsa eta atomoak betierekoak dira eta une oro mugitzen dira. Talka atomikoek objetuak sortzen dituzte eta objetu horiek sortuak izan ziren atomoen esentzia dute. Momentu horretatik aurrera, atomo horiek objetuaren parte izatera igaroko dira.

Atomismoa Berpizkundeak

XVII. mendean, atomismoarekiko interesak piztu ziren. Bertan aurkitzen ditugu René Descartes, Pierre Gassendi eta Robert Boyle bezalako pentsalariak.

Ingalaterran aurkitzen dugu Northumberland-eko zirkulua deritzon lehen talde atomista. Nahiz eta lan gutxi argitaratu zituzten, teoria atomikoaren ideiak zabaldu zituzten Ingalaterrako zientzialarien artean, horien artean Francis Bacon aurki genezake. Talde honi esker, atomismoak garrantzia hartu zuen. Haiek lantzen zuten atomismoa, atomismo klasikoa zen eta hala ere, zientzia aurrekaritzat hartu izan zen. XVI-XVII mendeen artean garatuko atomismoan Giodano Bruno, Thomas Hobbes edo Thomas Hariot aurkitzen ditugu. Momentu honetan ere, Frantzian korronte atomistak zabaltzen hasi ziren.

Galileo Galilei (1564-1642) atomismoaren defendatzailea izan zen. “The Assayer” lanean, Galilleok sistema fisiko konplexuago bat aurkeztu zuen. Bertan azaltzen den bezala, fenomeno guztiak, soinua izan ezik, mugimenduan dagoen materiaz sortuak dira.  Bestetik, Galilleok zenbait esperimentu egin zituen, eta horietatik, adibidez, egiaztatu zuen Aristotelesen fisikan zenbait arazo zeudela. Adibidez, bere ikerketatik, erorketa askearen eta mugimendu inertzialaren kontzeptuak ondorioaztatu zituen. Aristotelesek proposatzen zituen teoriak ez ziren nahikoak izango erorketa librea eta mugimendu inertziala azaltzeko. Nahiz eta atomismoak ere ez zuen erorketaren legea bere osotasunean azaltzen, mugimenduaren arazoa ulertzeko urrats baliogarriagoa izan zen.

René Descartesen teoria korpuskularrak zer ikusia handia zuen atomismoarekin; zenbait kasutan atomismoaren bertsio berria bezala hartua izan da. Descartesek pentsatzen zuen unibertsoan zegoen oro materiaz eginiko arranpez zegoela sortua. Antzinako atomisten antzera, Descartesek ere pentsatzen zuen sentsazioak, hala nola, zaporea edo tenperatura, materiaren forma eta tamaina ezberdinen ondorioa dela. Atomismoaren eta Descartesen teoriaren ezberdinatasun handiena hutsean datza. Descartesek ez zuen uste hutsa existitzen zenik. Hutsean ez herortzeko,  materia guztia etengabeko mugimenduan dago. Bestetik, Descartesek atomistak ez bezala, dualismo bat defendatzen zuen, gorputz eta adimenaren artean gertatzen dena.

Pierre Gassendi-k, Descartesen filosofia mekanikoaren berplanteaketa bat aurkeztu zuen. Pierre apaiza zen, hortaz, fisikan aplikatzen zen filosofia mekanikoa baztertu nahi zuen eta azalpen kristau bat emateari ekin zion. Descartesen planteamendu erredukzionista kritikatu zuen, Descartes azalpen mekanikoei erreparatzen baitzien.

Johann Chysostom Magnenus-ek atomoaren tamainaren gerturatze bat aurkeztu zuen. Horretarako proba batzuk egin zituen: elizan intsentsua erretzen zuen eta intsentsu hori eliza osoan usaintzen zen arteko denbora kalkulatu zuen. Horrela kalkulatu zuen intsentsu ale bakoitzeko zenbat molekula zeuden.

Atomismoa eta etika

Filosofo batzuen ustez, jainkoak ez zituen gizakiak sortu, Demokrito kasu, bazik eta gizakiak sortu zutela jainkoa. Adibidez, Sextus Empiriciusek honako hau esan zuen:

"Askok pentsatzen dute jainkoaren ideia sortzera heldu dela gizakia naturaz kanpoko gauzak azaltzeko asmoz. Democritok estan zuen antzinako gizartea beldurrez bizi zela zeruan gertatzen ziren fenomenoak ulertzea ezinezkoa zelako garai hartan; hala nola trumoiak, tximistak etb-ak ulertzeko aukerarik ez zegoelako."[1]

Epicuro hil eta 300 urteetara, Lucreziok poema epiko bat argitaratu zuen “Sobre la naturaleza de las cosas” deiturikoa. Bertan, erlijioa zanpatzen eta txikitzen den fenomeno baten deskribapena egiten du. Fenomeno horren funtsa hezkuntza da. Hezkuntzaren bidez, jendea kultur prozesu batean murgiltzen da eta horrela ordurarte ulertezinak ziren fenomenoak ulerkor bihurtu ziren.

Atomismo indiarra

Indian, Nyaya-Vaisesika eskolak, atomismoaren lehenego urratsak eskaini zituen  (k.a VI- k.o I). Eskola honek, beste hainbat eskola atomistaren antzera, atomoen konbinazioez aritu zen. Hauek garatutako atomismoan, atomoak binaka konbinatzen ziren, gerora hirukoketan biltzeko.[12]

Atomista budistek Aristotelesek defendatzen zuen atomismoaren antzeko ikuspegi bat zuten. Antzinako atomismo honek esaten zuen bezala, lau atomo mota ezberdin bereizten dira. Elementu bakoitzak propietate zehatza du, mugimendua edo sendotasuna bezalako propietateak, batik bat. Propietate ezberdinak batzen direnean, propietate horiek ezaugarri zehatzak eskeintzen die elementuari. Budistek teoria atomikoari pentsamendu teologikoak batzen zizkieten.[13]

Testu janaista batzuk materia eta atomoei egiten diete erreferentzia. Horrela, janaistek pentsatzen zuten mundu osoa atomoz osatua zegoela, arimak ez ezik. Haien ustez, atomoak gauza material ororen oinarrian aurkitzen den substantzia zen. Atomo bakoitzak “zapore, usain, kolore eta ukimen” ezberdinak zituzten.

Bestetik, atomoak bi eratan existitu daitezkeela adierazi zuten; alde batetik atomo arinak eta bestetik atomo astunak. Atomo arinak edozein espaziotan sartu daitezke, espazio hori txiki-txikia bada ere. Bestetik, atomo astunak espazio infinitua betetzen dute. Testu hauek atomoen konbinazioen inguran aritzen dira, bai eta atomo horien mugimenduez edo bibrazioez. Teoria guzti hauek deterministak dira.

Erdi Aroko islama

Filosofia atomistak oso goiztiarrak dira islamean. Filosofo islamiarrek atomismoaren postulatua arurrera eraman hala izateko, antzinako greziako atomismoa hartu zuten oinarritzat[14][15].  Antzinako grezian gertatzen zen bezala, atomismo islamiarrak talka egiten zuen erlijoiarekin.

Atomismo islamiarrean eskola bat nagusitzen da batez ere; Asharite eskola teologikoa. Eskola honek esaten zuen arabera, atomoak betiereko substantziak dira eta betidanik iraungo dute. Atomoak gauza materialak dira. Munduan gainontzeko guztia aldian-aldiko substantziak dira; zera da, une jakin batean existitzen direnak. Aldian-aldiko substantziak, ezin dira beste substantzia batzuen sortzaile izan. Gertaera kontinjenteak ez dute zertan ondorio fisiko baten emaitza izan; gertaera kontijenteen abiarazlea jainkoa bera da, hari esker gertatzen dira gertaera kontijenteak. Hortaz, naturan gertatzen den oro jainkoaren emaitza da. Hau ikusita, esan genezake atomismo islamiarrak zer ikusi handiagoa duela atomismo indiarrarekin greziako atomismoarekin baino.

Bestetik, atomismo islamiarraren tradizioan, eskola Asharitearen kontrako mugimenduak gertatu ziren. Mugimendu honen aldekoek, Aristotelesen testuak zituzten informazio iturburu nagusi.[16]

Erdi Aroko kristautasuna

Europan, atomismoa Aristotelismoaren itzalean jarraitzen zuen. k.o II. mendean, Galen-ek, antzinako grekoen testuak berrezkuratuz, atomismoaren gaia mahai gainean jarri zuen. Batez ere, Epicuroren lanak hartu zituen eta horien artean Epikurok Aristotelesi egin zizkion kritika testuak.

Nahiz eta atomismoa hutsean herori zen, pentsalari eskolatistokoek Aristotelesen lanak zituzten, batez ere Aristotelesek atomismoari eginiko kritikiten testuak. Erdi Aroko unibertsitateetan, atomismoari erreferentziak egiten ziren. XIV. mendean, adibidez, Nicolas de Autrecourt-en eskutik, atomismoaren inguruko pentsamolde jasotzen dugu. Haren ustez, espazioa eta denbora atomoz osatuta zegoen.

Nahiz eta Epicurok garatutako atomismoa bertan behera geratu zen, Aristotelesen “naturalidad minima” teoriak bultzada jaso zuen. Aristotelesen “natura minima”  hurrengo eskolatuen pentsamenduaren oinarritzat hartu zen, batik bat, Descartes, Geber eta Daniel Sennert-en pentsamenduen oinarri.[17][18]

Atomismoaren errenazimendua

Korpuskularialismoa

Korpuskularialismoa atomismoaren antzeko da, baina, atomoak zatiezinak zirela uste zenean, korpuluak banatu zitezkeen. Horrela, merkurioa zatitu zitekeela teorizatu zen, beste gorputzetan sartuz. Merkurioa beste gorputzetan sartuz gero, gorputz horien barne egitura aldatzen zuen. Hau aurrerapausu bat soposatu zuen urrearen produkzioan.

Teoria atomiko modernoa

XVIII. mendearen bukaeran, ingeniaritzan eta teknologian egondako praktikek, ondorio zuzenak izan zituen ordurarte materiari buruz egondako azalpen filosofikoengan.

Roger Boscovich-ek atomismoaren lehen teoria matematikoa aurrera eraman zuen. Horretarako, Newton eta Leibnizen ideiak eraldatu zituen fisika atomikoaren programarekin bat egin zezaten.

John Daltonek 1808. urtean, materiaren konposizioa ikertu zuen. Ura toki guztietan  elementu berdinez aztertzen zela konturatu zen: hidrogenoa eta oxigenoa.

Erreferentziak

  1. Leucippus.. (1999). The atomists, Leucippus and Democritus : fragments : a text and translation with a commentary. University of Toronto Press ISBN 0802043909. PMC 244768656..
  2. Pablo., Iannone, A.. (2001). Dictionary of world philosophy. Routledge ISBN 0415179955. PMC 44541769..
  3. Mrinalkanti., Gangopadhyaya,. (1981, ©1980). Indian atomism : history and sources. Humanities Press ISBN 039102177X. PMC 10916778..
  4. 1919-, Pullman, Bernard,. (2001, ©1998). The atom in the history of human thought. (1st Oxford University Press pbk. argitaraldia) Oxford University Press ISBN 0195150406. PMC 48236844..
  5. Handbook of categorization in cognitive science. (Second edition. argitaraldia) ISBN 9780081011072. PMC 989819442..
  6. 1912-, Melsen, Andreas Gerardus Maria van,. (2004). From atomos to atom : the history of the concept atom. Dover Publications ISBN 0486495841. PMC 54758815..
  7. 1872-1970., Russell, Bertrand,. (2004). History of Western philosophy. ([New ed.]. argitaraldia) Routledge ISBN 0415325056. PMC 54494250..
  8. (Ingelesez) Sylvia, Berryman,. «Democritus» plato.stanford.edu (Noiz kontsultatua: 2018-03-26).
  9. 1933-, Lloyd, G. E. R. (Geoffrey Ernest Richard),. ([1971, ©1970]). Early Greek science: Thales to Aristotle. Norton ISBN 0393005836. PMC 126735..
  10. Plato.. (1997). Plato's cosmology : the Timaeus of Plato. Hackett Pub. Co ISBN 0872203867. PMC 38517416..
  11. 1933-, Lloyd, G. E. R. (Geoffrey Ernest Richard),. (1968). Aristotle: the growth and structure of his thought,. Cambridge U.P ISBN 0521094569. PMC 308104..
  12. D. Popkin, Jeremy. (2008). The Legacies of Richard Popkin. , 53 or..
  13. Dick., Teresi,. (2002). Lost discoveries : the ancient roots of modern science-- from the Babylonians to the Maya. Simon & Schuster ISBN 074324379X. PMC 49991600..
  14. Abdullah., Saeed,. Islamic thought : an introduction. ISBN 9780415364096. PMC 62889009..
  15. Marmura, Michael. (1976). Introduction to Islamic Civilization. , 49 or..
  16. 1908-1990., Pines, Shlomo,. (1986). Studies in Arabic versions of Greek texts and in mediaeval science. Magnes Press, Hebrew University ISBN 9652236268. PMC 14217211..
  17. Late medieval and early modern corpuscular matter theories. Brill 2001 ISBN 9004115161. PMC 48519743..
  18. Alan., Chalmers,. (2009). The scientist's atom and the philosopher's stone : how science succeeded and philosophy failed to gain knowledge of atoms. Springer ISBN 9789048123629. PMC 432702848..

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.