Athy
Athy (irlanderaz Baile Átha Í) Irlandako Errepublikako Kildareko konderrian kokatzen den udalerria da. Barrow ibaiaren ertzean kokaturiko merkatal herria da. Dublin hiriburutik 72 kilometro hego-mendebaldera dago.
Athy Baile Átha Í | |
---|---|
herria | |
Administrazioa | |
Herrialdea | Irlandako Errepublika |
Herrialdea Lurralde Historikoa Konderria | Irlandako Errepublika Leinster Kildareko konderria |
Posta kodea | K |
Geografia | |
Koordenatuak | 52°59′N 6°59′W |
Azalera | 24.82 km² |
Altuera | 71 |
Demografia | |
Informazio gehigarria | |
Ordu eremua | Europa Mendebaldeko Ordua |
Hiri senidetuak | Grandvilliers |
http://www.athy.ie www.athy.ie |
Etimologia
Irlanderazko Baile Átha Í izenak "Aeren pasabideko herria" esan nahi du. Ae, II mendeko buruzagi bat zen eta ibaia gurutzatzean hil zela esaten da.
Historia
Athy XII mendeko anglo-normandiarrek asentamentu batetik garatu zen. FitzGerald kondeak eraiki zuen eta bere familiak mendeetan agindu zuen herri honetan. Herri eskubideak XVI mendean jaso zituen eta XVIII mendekoa da udaletxea.
Historian zehar beti izan da ingeles tropen goarnizio garrantzitsuenetakoa. Lehen Mundu Gerran proportzionalki irlandako herrien artean soldadu gehien bidali zituen herrietako bat izan zen Athy.
Ondasun nabarmenak
- Done Mikel elizaren aztarnak: XIV mendeko elizaren aztarnak dira.
- White's Castle dorretxea: Gerald FitzGerald Kildareko 8. kondeak 1417an eraikia, Barrow ibaiaren ertzean dago.
- Merkatu etxea: 1780an eraikia, herriko plazan dago.
- Levitstown Mill jauregiaren aztarnak.
Iruditegia
- Levitstown Mill
- Udaletxea