Athos mendia

Atos mendia[1] (grezieraz: Άθως, Áthos, askotan Ἅγιον Ὄρος edo «mendi santua» deitua) Greziako mendia da, Mazedonian; Kaltzidikako mendebaldeko penintsulako hegoaldean dago (2.033 m).

Mendi Santuko Errepublika Monastiko Autonomoa
Αὐτόνομη Μοναστικὴ Πολιτεία Ἁγίου Ὄρους

Geografia
Hiriburua
eta hiri handiena
Karyes
40°15′26″N 24°14′42″E
Azalera335,64
Administrazioa
Gobernu-sistemaMonarkia aukeratua
Konstantinoplako Aitalehen EkumenikoaBartolome I.a
Demografia
DentsitateaAdierazpen errorea: Ustekabeko / eragilea bizt/km² (6,7)
Bestelako informazioa

X. mendetik aurrera, hogei monasterio egokitu ziren bertan, eliza ortodoxoaren gune garrantzitsuena osatuz. Atosko komentuetan 1.500 monje inguru bizi dira, Mendi Santuko Errepublika Monastiko Autonomoa[1] izeneko monasterio-errepublika bat osatuz (1926tik aurrera, administrazio-autonomia estatutu berezia dute). 1060. urtetik, emakumeak ezin dira Atos mendian barneratu.

Simonos Petra monasterioa.

Atos eskualdea

336 km2 eta 1.472 biztanle (1981) ditu. Hiriburua Karyai da (235 biztanle).

Monasterioak eta sketaeak

Athos mendiaren mapa.

Atos mendiaren 20 monasterioak, hierarkiaren arabera zerrendatuta:

  • Lavra Handiaren monasterioa (Mεγíστη Λαúρα / Megisti Laura)
  • Vatopediou monasterioa (Bατoπαiδíoυ / Batopaidiou)
  • Iviron monasterioa (Iβήρων / Iviron)
  • Chelandariou monasterioa edo Hilandar monasterioa (Χiλανδαρíou / Chilandariou)
  • Dionisiou monasterioa (Δioνυσíoυ / Dionisiou)
  • Koutloumoussiou monasterioa (Koυτλoυμoυδíoυ / Koutloumousiou)
  • Pantokratoros monasterioa (Παντokράτoρoς / Pantokratoros)
  • Xiropotamou monasterioa (Ξηρoπoτάμoυ / Xiropotamou)
  • Zografou monasterioa (Zωγράφoυ / Zografou)
  • Dochiariou monasterioa (Δoχεiαρíou / Docheiariou)
  • Karakallou monasterioa (Kαραkάλλoυ / Karakallou)
  • Filotheou monasterioa (Φιλοθέου / Filotheou)
  • Simonos Petra monasterioa (Σίμωνος Πέτρας / Simonos Petra)
  • San Pablo monasterioa (Αγίου Παύλου / Agio Pavlou)
  • Stavronikita monasterioa (Σταυρονικήτα / Stavronikita)
  • Xenophontos monasterioa (Ξενοφώντος / Xenofontos)
  • Gregoriou monasterioa (Γρηγορίου / Gregoriou)
  • Esfigmenou monasterioa (Εσφιγμένου / Esfigmenou)
  • San Pandeleimonos monasterioa (Αγίου Παντελεήμονος /)
  • Konstamonitou monasterioa (Κωνσταμονίτου / Konstamonitou)

Sketaeak edo monjeen komunitateak:

  • Prodromos
  • Santa Ana
  • Kafsokalyvia
  • Vatopediko Sketae
  • Ivirongo Sketae
  • Koutloumousiouko Sketae
  • Pantokratorosko Sketae de Pantokratoros
  • Sketae Berria
  • Lakkoskete
  • Xenophontoseko Sketae
  • San Basilio
  • Provata
Athos mendia1
UNESCOren gizateriaren ondarea

Dokhiariu monasterioa
40°9′28″N 24°19′36″E

MotaMistoa
Irizpideak i, ii, iv, v, vi, vii
Erreferentzia 454
Kokalekua Grezia
Eskualdea2Europa eta Ipar Amerika
Izen ematea1987 (XI. bilkura)
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua)
2 UNESCOren sailkapena

Erreferentziak

Kanpo estekak


This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.