Athlone

Athlone (irlanderaz An Baile Átha Luain), Irlandako Errepublikaren erdialdean dagoen hiria da, Westmeatheko konderrien artean eta beraz Connacht eta Leinster eskualdeen artean dago, hala ere 1898an alde historikoa Westmeathi zegokiola erabaki zuen udalbatzak. Shannon ibaiaren ertzean kokatzen da, Lough Reeren hegoaldean. 15.558 biztanle ditu (2011).

Athlone
Baile Átha Luain
Irlanda
Administrazioa
Estatua Irlandako Errepublika
Probintzia Leinster
Konderria Westmeatheko konderria
PostakodeaN37
Geografia
Koordenatuak53°25′25″N 7°56′33″W
Map
Altuera56 metro
Demografia
Biztanleria21.351 (2016)
Bestelako informazioa
Telefono aurrizkia90

Shannon ibaiaren mendebaldeko ibarrean dauden hiriaren auzoak berez Roscommoneko konderrian egon arren, hirira gehitu zirenez, Westmeath konderrira pasa ziren.

Etimologia

Irlanderazko 'An Baile Átha Luain izenak "Luainen pasabideko herria" esan nahi du.

Historia

Kilometro askotan dagoen Shannon ibaiaren pasabide natural bakarra izanik, Athlonen berehala gaztelua eraiki zen, eta honetan dago herriaren jatorria. XII mendean zubia egin zen eta hau kontrolatzeko eraiki zen gaztelua Turloch Mór Ó Conor buruzagiak. Anglo-normandiarren erasoak jasan zituen eta inbaditzaileek gotorleku berria jaso zuten aurrekoaren gainean.

XVII mendeko gerratan irlandarrak jabetu ziren gazteluaz baina Charles Coote ingelesak berreskuratu zuen 1650an. 1690ean Bederatzi Urteko Gerraren barnean jakobitak zeuden Athlonen eta Gillen III.aren gudaloste ingelesen setioa jasan zuen herriak. 1691ean errenditu eta ihes egin behar izan zuten. Gaztelua ia erabat suntsiturik gelditu zen.

Ondasun nabarmenak

  • Sean's Bar: Errekorren Guinness Liburuaren arabera Europako pubik zaharrena da, 900 urtekoa hain zuzen ere.
  • San Pedro eta San Paulo eliza
  • Ree aintzira

Hiri senidetuak

Kanpo estekak


This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.