Atharratze-Sorholüzeko kantonamendua
Atharratze-Sorholüzeko kantonamendua, edo —laburturik— Atharratzeko kantonamendua,[1] Zuberoako administrazio zatiketa edo eskualde bat da, 16 udalerrik osatua. Lurraldeak 383 km² ditu, eta 3.335 biztanle zituen 1999an (8 biz./km²).
Atharratze-Sorholüzeko kantonamendua | |
---|---|
Frantzia | |
Administrazioa | |
Estatu burujabe | Frantzia |
Frantziaren banaketa administratiboa | Metropolitar Frantzia |
Eskualdea | Akitania Berria |
Departamendua | Pirinio Atlantikoak |
Barruti | Oloroe-Donamariako barrutia |
Hiriburua | Atharratze-Sorholüze |
Zatiketa | |
Deuseztapen data | 2015eko martxoaren 21a |
Geografia | |
Koordenatuak | 43°05′41″N 0°52′55″W |
Azalera | 383 km² |
Demografia | |
Biztanleria | 3.129 (2012) |
Dentsitatea | 8,17 bizt/km² |
Hegoaldean Zaraitzu eta Erronkariko ibarra ditu mugakide, eta iparraldean Mauleko kantonamendua.
Udalerriak
Ordezkarien zerrenda
Urtea | Izena |
---|---|
1945 | Albert Constantin |
1949 | Albert Constantin |
1955 | Albert Constantin (karguan hila, 1957an) |
1957 | Pierre Pribat |
1961 | Pierre Pribat |
1967 | Pierre Pribat |
1973 | Pierre Pribat |
1979 | Pierre Erbin |
1985 | Pierre Erbin |
1992 | Michel Arhantzeta |
1998 | Michel Arhantzeta |
2004 | Michel Arhantzeta |
2011 | Arnaud Villeneuve |
Inguru naturala
Orhi mendia mendebaldeko Piriniotako lehen tontorra da 2.000 metrotik gora joaten dena. Larraine herriaren gainean geratzen da, Zaraitzuko mugan.
Kanpo estekak
- «Atharratzeko kantonamenduan hauteskunde kanpainan sartzeko gogotsu azaldu da Aurore Martin», Kazeta.info, 2011-01-21.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.