Atano III.a pilotalekua

Atano III.a edo Anoeta pilotalekua Donostiako udal pilotaleku laburra da, Anoetako estadioaren ondoan kokatua. 1963ko uztailaren 17an ireki zuten, Anoetako pilotalekua izenarekin. 1995ean eraberritu ostean, Atano III.a izena ipini zitzaion, Mariano Juaristi txapeldun handiaren omenez.[1] Pilotaleku honek sona handia hartu du bertan jokatutako esku huskako pilotako txapelketetako finalak direla eta. Denetara, buruz buruko 39 final eta binakako 23 jokatu dira Atano III.a pilotalekuan.[2]

Atano III.a pilotalekua
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
UdalerriaDonostia
Koordenatuak43°18′05″N 1°58′30″W
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1963ko uztailaren 17a
Inaugurazioa1963ko uztailaren 17a
JabeaDonostia
Izenaren jatorriaMariano Juaristi
Kirolapilota
Edukiera1.876
Dimentsioak35 (luzera) m
Luzera35

    1967ko Bertsolari Txapelketa Nagusiaren finala bertan egin zuten, final ospetsu honetan ikusleak haserretuta bost minutu eta erdiz txistuka arituz Xalbador sailkatu izanagatik protesta egin zuten.[3]

    1970ean, pilotaleku honetan jokatu ziren Munduko Pilota Txapelketako partidak. Irailaren 19an, Francisco Franco partida haietako bat ikusten ari zela, Joseba Elosegik bere buruari su eman zion eta bigarren galeriatik kantxara jauzi egin zuen, «Gora Euskadi askatuta» oihu eginez, diktadoreari Gernika suntsitu zuen su kiskalgarria ikustarazteko asmoz.[4]

    Iruditegia

    Erreferentziak

    1. Atano III.a pilotalekua, Asegarceren webgunea.
    2. I. MAGRO: «Atanoko azken finala?», Berria, 2010-12-08.
    3. EiTB. 'Atano III.a, 50 Urte' erreportajea, gaur, ETB1en. .
    4. Carlos ETXEBERRI: «Franco ante su horror», Noticias de Gipuzkoa, 2010-09-26.

    Kanpo estekak

    Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
    Donostia
    This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.