Atami
Atami (japonieraz: 熱海市 Atami-shi) Japoniako hiria da, Shizuoka prefekturan. Atami "itsaso epela" esan nahi du, bere iturri termal askori erreferentzia eginez. Hiria 1937ko apirilaren 10ean sortu zen.
Atami 熱海市 | ||
---|---|---|
Japoniako hiria | ||
Administrazioa | ||
Estatu burujabe | Japonia | |
Japoniako prefekturak | Shizuoka | |
Izen ofiziala | 熱海市 | |
Jatorrizko izena | 熱海市 | |
Geografia | ||
Koordenatuak | 35°05′47″N 139°04′18″E | |
Azalera | 61.78 km² | |
Mugakideak | Ito (en) , Izunokuni (en) , Kannami (en) eta Yugawara (en) | |
Demografia | ||
Biztanleria | 35.276 (2021eko martxoaren 1a) −2.268 (2015) | |
Dentsitatea | 570,99 bizt/km² | |
Informazio gehigarria | ||
Sorrera | 1937ko apirilaren 10a | |
Telefono aurrizkia | 0557 | |
Ordu eremua | UTC+09:00 | |
Hiri senidetuak | Sanremo, Ōita, Cascais, Zhuhai eta Acapulco | |
city.atami.lg.jp |
Kokapena
Atami Shizuoka prefekturaren ekialde urrunean dago, Izu penintsularen iparraldeko muturrean. Hiria partzialki urperatutako kaldera bolkaniko baten magalean dago, Sagami badiaren ertzean.
Biztanleria
2012ko apirilean, 39.463 biztanlekoa zen, 640 biztanle/km2-ko biztanle dentsitatearekin. Hiriaren azalera osoa 61,60 km²koa da.
1995 | 2000 | 2005 | 2010 | 2015 |
---|---|---|---|---|
45.610 | 42.936 | 41.202 | 39.611 | 37.544 |
Klima
Atamik klima subtropikal hezea du, uda bero eta hezeak eta negu epel samarrak ditu. Urteko batez besteko tenperatura 16,3 °C-koa da. Urteko batez besteko prezipitazioa 2.012,7 mm-koa da, iraila delarik euritsuena. Tenperaturak batez beste abuztuan izaten dira altuenak, 26,4 °C inguruan, eta baxuenak urtarrilean, 7,0 °C inguruan.
Inguruko herriak
- Shizuoka (prefektura)
- Itō
- Izunokuni
- Kannami
- Kanagawa (prefektura)
- Yugawara
Ondarea
- MOA Arte Museoak Mokichi Okada (1882-1955) sortzaile, buruzagi erlijioso eta milioidunaren arte bildumaren zati bat erakusten du.
- Izusan-jinja, sintoismoaren santutegia.
Hiri senidetuak
Atami ondorengo herri eta hiriekin senidetuta dago:
Erreferentziak
Kanpo estekak
- (Japonieraz):Udalaren webgune ofiziala.