Atalidar dinastia
Atalidar dinastia, Alexandro Handiaren jenerala zen Lisimako Traziakoa hil ondoren, Pergamo hirian gobernatu zuen leinu greziar bat da. Lisimakoren ofizialetako batek, Fileterok, hiriko boterea hartu zuen K.a. 282an. Ondorengo atalidarrak, bere aitagandik datoz, eta hiria erresuma bihurtu zuten. Atalo I.ak, bere burua errege izendatu zuen K.a. 230ean, galaziarren aurka lortutako garaipenen ondoren. Atalidarrek, Pergamon gobernatu zuten, Atalo III.ak, erresuma, Erromatar Errepublikari eman zion arte, K.a. 133an.
Pergamoko dinastia
- Filetero (K.a. 282-K.a. 263)
- Eumenes I.a (K.a. 263-K.a. 241
- Atalo I.a (K.a. 241-K.a. 197)
- Eumenes II.a (K.a. 197-K.a. 160
- Atalo II.a (K.a. 160-K.a. 138)
- Atalo III.a (K.a. 138-K.a. 133)
- Eumenes III.a Aristoniko (erregegaia, K.a. 133-K.a. 128)
Genealogia
Atalo = Boa
|
------------------------------------------------------
| | |
Filetero Eumenes = Satyra Atalo
| |
--------------------- -----------------------
| | | |
Eumenes I.a Filetero (?) Atalo = Antiochis Eumenes (?)
|
Atalo I.a = Apollonis
|
--------------------------------------------------
| | | |
Eumenes II.a Atalo II.a Filetero Ateneo
|
-----------------
| |
Atalo III.a Eumenes III.a
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.