Asuranzeturix
Asuranzeturix, Asterixen abenturetan, galiar herrixkako koblakaria, herrixkako bardoa da.
Asuranzeturix | |
---|---|
Asterix | |
Argitalpena | |
Lehen agerpena | Asterix galiarra (1959) |
Sortzailea | René Goscinny Albert Uderzo |
Ageri den obrak | |
Interpretatzailea | ikusi
|
Eponimoa | trobadore eta Kakofonia |
Datu biografikoak | |
Herrialdea | Galia |
Sexua | Gizonezkoa |
Espeziea | Gizaki |
Jarduera | Bardoa irakaslea |
Etsaiak | Esautomatix, erromatarrak |
asterix.com |
Ezaugarriak
- Lira bat jotzen du eta oso gaizki kantatzeagatik ospetsua da.
- Komiki sailaren azken komikietan, Albert Uderzok marraztu eta idatziak bere lagun eta lankide zen René Goscinny hil ondoren, koblakariaren kantu izugarria, ekaitzak sorrarazteko gai da. "Abilezia" bitxi honek, Asterix Indian izeneko abenturako protagonista nagusi bihurtzen du.
- Ia abentura gehienetan, amaieran, herriak, abentura ondo amaitu izanagatik ospatzen duen jaian, zuhaitz bati lotua eta ahoa itxia agertzen da, kanta ez dezan.
- Bere txabola, zuhaitz baten tontorrean dagoen bakarra da.
- Esautomatix, herriko errementaria, beti dabil bere atzetik, koblakaria kantatzen hasteko zain, gero berau jotzeko.
Izena
Bere izena, frantsesezko jatorrizko edizioan, Assurancetourix da, assurance tout risque edo assurance tous risques (segurua arrisku guztien aurka) bezala entzuten dena.
Komikiak
Asuranzeturix, Asterixen ia abentura guztietan agertzen da, baina ez guztietan paper protagonista garrantzitsu bat betez.
- Lehen aldiz, lehen abenturan, Asterix galiarra izenekoan agertzen da. Ez da pertsonaia txiki bat baino askoz gehiago.
- Asterix gladiadorea abenturan, erromatarrek bahitzen dute, Julio Zesarri opari bezala eskaintzeko, nork zirkura bidaltzen duen lehoientzako sakrifizio bezala.
- Asterix eta normandoak izeneko abenturan, Asuranzeturixek, bere kantuarekin, normandiarrei beldurra zer den sentiarazten die.
- Jainkoen egoitzan, koblakariak, erromatarrek eraikitako urbanizazio batean gela bat jasotzen du, eta, kantatzen hasi eta berehala, bertan dauden beste guztiek eraikina utzi eta Erromara itzultzen dira.
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.