Asun Matilla
Asunción "Asun" Matilla Garzón (Salamanca, 1961eko abenduaren 30a - Galdakao, 2020ko uztailaren 30a) Salamancako euskaltzale bat zen.
Asun Matilla | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Salamanca, 1961eko abenduaren 30a |
Herrialdea | Bizkaia |
Heriotza | Galdakao, 2020ko uztailaren 30a (58 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania euskara |
Jarduerak | |
Jarduerak | aktibista |
Biografia
Asun Matilla Garzón Salamancan jaio zen 1961eko Abenduaren 30ean eta Galdakaon hil zen 2020ko uztailaren 30an. Salamancan jaiotako galdakoztar bat zela esan daiteke.
Asun oso txikia zenean, familia osoa Salamancatik Bizkaira etorri zen bere amaren erabakiz: senide baten hiletara etorrita, hain ondo tratatua sentitu zen bertan, denak etorri behar zirela esaten bueltatu zela.
Asun Basaurin bizi izan zen txikitan, 18 urteekin ezkondu eta Galdakaora bizitzen etorri zen arte.
Seme bi izan zituen, baina lehena umetan zendu zen.
Izaera
Ikasteko gogo handia zuen, eta toki guztietan galdezka ibiltzen zen, bertoko gauzak ikasteko. Euskara ere ikasi zuen nagusitan eta aukera guztiak aprobetxatzen zituen euskaraz hitz egiteko.
AEKren Berbalagun ekimenean parte hartzen zuen eta beti prest zegoen edonori laguntzeko.
Pertsonen zaintzan egiten zuen lan eta zenbait pertsonekin lan egin zuen, tartean Kontxi Belandia zaintzen ere: berarekin batera. Bertsolarien ekintzetara ikusten izan da sarri askotan.
Unibertsitatera ere joan zen nagusitan, Geriatria ikasketak egitera. Umeak ere asko maite zituen, sarri askotan umeen zainketan lan eginez; bere asmoen artean ume txikiak jagoteko elkarte bat sortzea zegoen. Galdakaoko herrian ere zenbait ekimenetan inplikatuta zegoen; Elkarlaguntza Sarea adibide bat da: Asunek parte hartzen zuen zeukana eta zekiena partekatzen.
2020ko udan bat-batean zendu zenean, herriko zenbait elkartek eta pertsonek omenaldi herrikoi bat antolatu zuten bere izaera eta jarduerak gogoratzeko, Azaroaren 25ean.[1]
Zaletasunak
Asunek bizitza maite zuen eta energia bital hori hedatzen zuen. Oso gustukoa zuen jende ezberdinarekin egotea eta lagunekin ibiltzea. Dantza egitea, kantatzea, herriko jaietan parte hartzea gustu-gustukoa zuen. Euskal Herriko txoko askotan ezaguna zen KANTARI ezberdinetan parte hartzen zuelako: Bilbo Kantari, Galdakao Kantari, Plentzia Kantari, SanMigel Kantari... eta abar luze bat, zazpi Euskal Herrietan zehar.
Erreferentziak
Kanpo estekak
- Geuria aldizkariaren artikulua: https://www.geuria.eus/herriak/galdakao/galdakao-kantari-omenaldia-asun-matilla-2020-iraila/
- Elkarlaguntza Sarearen orrialdea Facebooken: https://www.facebook.com/elkarlaguntzaSareaGaldakao/photos/334671657949889
- Asun Matillaren omenaldirako prestatutako bideoa: https://www.youtube.com/watch?v=VVxxK3d8K7Q