Asturias, patria querida
Asturias, patria querida (euskaraz Asturias, aberri maitea) 1984ko apirilaren 27an onartutako 1984/1 Legeari jarraikiz Espainiako Asturias erkidego edo printzerriaren ereserkia da. Berez asturiarren artean oso sustraitua zegoen abesti herrikoi bat zen, eta horregatik hautatu zuten hango ereserki.
Asturias, patria querida | |
---|---|
Jatorria | |
Ezaugarriak | |
Hizkuntza | gaztelania eta asturiera |
Hitzak | Ignacio Piñeiro |
Asturias, patria querida | |
---|---|
Herrialdea | Asturias |
Hitzak | Ignacio Piñeiro |
Hizkuntza | Asturieraz eta gaztelaniaz |
Onarpen data | 1984ko apirilaren 27a |
Multimedia |
Historia
Fernando de la Puente Hevia ikertzaileak buruturiko azken ikerketen arabera, abesti honen jatorria Kuban legoke. Ignacio Piñeiro kubatar musikariak abesti honekin bere asturiar aita omenduko nahiko luke, hau hil aurretik bere jaioterrira itzulia zelarik. XX. mendearen hasieran Mehatz ibarretan dauden Caudal ibaia eta Mieres udalerrietako mehatzetan lan egiten zuten silesiar meatzariek abestutako doinuen moldaketa bat izango litzatekeela uste da.
ereserkia Asturiasko Gobernuaren ekitaldietan nahiz kultur, musika, jai, eta abarren inguruko ospakizunetan ere erabiltzen da. Urtero legez Asturiar Letren Egunean jo ohi da. Nahiz eta onarpen legearen ondoren oso hedatua egon, asturiarzale mugimenduen barnean dauden pertsonek «festa izaera gehiegi eta borroka konpromiso gutxi» duela diote, hortaz, teorikoki, ereserkia nazional bat proposatu beharko litzateke.
Hitzak
Ereserki edo abesti honek bi aldaera ditu, bata gaztelaniaz (hedatuena) eta bestea asturieraz:
Gaztelaniaz Tengo que subir al árbol, Que la ponga en el balcón, |
Asturies, Patria querida, Tengo de subir al árbol, Que la ponga nel balcón, |
Euskaraz Zuhaitzera igo beharra dut, Balkoian jar dezan, |
Kanpo estekak
- "Asturias, patria querida" ereserkiari buruzko orrialdea (Gaztelaniaz)