Asturiaga
Asturiaga (gaztelaniaz: Playa de los Frailes) Hondarribiko hondartza da[1], Higer lurmuturraren ekialdeko hegalean dagoena.
Asturiaga | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Mota | Hondartza nudista, olive sand beach (en) , shingle beach (en) eta senadi |
Luzera | 62 m |
Zabalera | 30 m |
Geografia | |
Koordenatuak | 43°23′30″N 1°47′28″W |
Ezaugarriak
Sarbidea Higerko itsasargia eta porturen arteko errepidean hasten den bidexka batetik doa[2]. Bidexkaren ondoan badago lehen fraideek erabilitako eraikina. Urpean igeri egiteko leku aproposa da, ur lasaiak dira ohikoan, baina harri ugari dago azpian. Oinezko sarrera zail samarra da.
Inguruko mendiek hondartza setiatzen dutenez, eguzki-ordu gutxi ditu.
Asturiagako segada
1974an (maiatzaren 20an) Asturiagako segada gertatu zen bertan. Ustezko hiru etakide Lapurdiko kostatik irten eta bertaratu ziren txalupa batean, baina polizia indar espainiarrak zeuzkaten zain. Bi lagun tiroka hil zituzten poliziek, José Luis Mondragón eta Roque Méndez; hirugarren pertsona bat bizirik irten zen, eta batzuen arabera abisua eman zuen salataria izan zen hura[3].
Erreferentziak
- Espainiako Ingurumen Ministerioaren webgunea
- Playa de los Frailes
- (Gaztelaniaz) Arretxe, Jurdan. (2017-05-14). «Emboscada de Pasaia: 43 años sin culpables ni investigación» Deia (Noiz kontsultatua: 2022-09-26).
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |
Kanpo estekak
Artikulu hau Gipuzkoako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |