Astrabudua
Astrabudua Bizkaiako Erandio udalerriko mendebaldean dagoen auzo bat da. 10.000tik gora biztanlerekin Erandioko auzorik jendetsuena da eta berezko herri izaera duena. Bilbo Handiko eskualdean dago, eta XX. mendean Bilboko udalerrian kokatuta zegoen.
![](../I/Astrabudua_2.jpg.webp)
Astrabudua | |
---|---|
![]() | |
![]() Idi-probak Astrabuduan. | |
![]() | |
Kokapena | |
Herrialdea | ![]() |
Eskualdea | Bilbo Handia |
Udalerria | Erandio |
Administrazioa | |
Posta kodea |
|
Geografia | |
Koordenatuak | 43°18′58″N 2°58′58″W |
Garaiera | 80 metro |
Demografia |
Bilboko itsasadarraren ertzean kokatuta, Bizkaiko Labe Garaiei esker XX. mendean demografikoki asko hazi zen.
Mugakideak
Iparraldean Leioa udalerria, hegoaldean Altzaga, mendebaldean Sestao udalerria (itsasadarraren bestaldean) eta ekialdean Erandio Goikoa mugakide ditu.
Demografia eta biztanleria
2000 | 2001 | 2002 | 2003 | 2004 | 2005 | 2006 | 2007 | 2008 | 2009 |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
10.164 | 10.092 | 10.102 | 10.173 | 10.275 | 10.415 | 10.559 | 10.557 | 10.545 | 10.654 |
2010 | 2011 | 2012 | 2013 | 2014 | 2015 | 2016 | 2017 | 2018 | 2019 |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
10.555 | 10.485 | 10.469 | 10.474 | 10.391 | 10.290 | 10.239 | 10.125 | 10.139 | 10.149 |
Klima
Klima bizkaitar tipikoa da, uda leunekin, negu luzearekin eta udazken onarekin, bertako klima ozeanikoa dela eta. Urteko batez besteko tenperatura 14ºC -koa da, 8ºC-ko urteko minimoaren eta 18ºC-ko maximoaren artean. Haize nagusiak ez dira osagaikoak, eta prezipitazioak urtean batez beste 1211,4mm-ra iristen dira.
Garraiobideak
- Bilboko Metroak auzo honetan Astrabuduako geltokia du.
- Bizkaibusek ere bere geltokia du.
- Erandiobusak ere bere geltokia du.
Kultura
1996ko datuen arabera, Astrabudua gaur egun Erandioko auzo nagusiki erdaldunen artean dago, euskal hiztunen portzentaia %13.5ekoa dela. Auzoko Bigarren Hezkuntzaren Institutuan ikasleen erdiak baino gehiagok A ereduan ikasten zuten, gainontzeko guztiek B ereduan.
Udan, abuztuaren 10ean, San Lorentzo jaiak ospatzen dituzte astrabuduarrek.
Hezkuntza
Lehen hezkuntzako ikastetxeak
Haur eta lehen hezkuntzako ikastetxe bakarra dago Astrabudua auzoan, Ignacio Aldekoa ikastetxe publikoa.
Bigarren mailako ikastetxeak
Bigarren hezkuntzako ikastetxeei dagokienez ere, ikastetxe bakarra dago, Astrabudua BHI institutu publikoa.
Kirol elkarteak
- Astrabuduko F.T.
- Aizburua Beteranoen Arraunketa Kluba
Kanpo estekak
![]() |
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |
- (Gaztelaniaz) Astrabuduko webgune ez ofiziala