Estorga

Estorga (leonesez) edo Astorga (gaztelaniaz) Leongo Herriko udalerri bat da, Leongo probintzian kokatuta. Estorgako eskualdea eskualdean dago, itsas mailatik 869 m metrora, eta 46.78 km²-ko azalera hartzen du.

Estorga
Astorga
 Leongo Herria
Estorga bandera
Bandera

Estorga armarria
Armarria


Map
Kokapena
Herrialdea Leongo Herria
ProbintziaLeóngo probintzia
EskualdeaEstorgako eskualdea
Administrazioa
Estatua Espainia
Erkidegoa Gaztela eta Leon
Izen ofizialaAstorga
Posta kodea24700
INEk ezarritako kodea24008
Geografia
Azalera46.78 km²
Altuera869 m
MugakideakSan Justo de la Vega, Santiago Millas, Val de San Lorenzo, Santa Colomba de Somoza, Brazuelo eta Villaobispo de Otero
Demografia
Biztanleria10.321 (2023)
−71 (2022)
alt_left 5.754 (%55,8) (%49,5) 5.113 alt_right
Dentsitatea220,63 bizt/km²
aytoastorga.es

2023 urteko erroldaren arabera 10.321 biztanle zituen.

Monumentuak

  • Katedrala: XV. mendean hasi zen eraikitzen eta XVII. mendean bukatu zen. Erromaniko eta Gotikoaren eragina nabari da. Fatxadak Kristoren bizitzaren bost eszena irudikatzen ditu. Katedralaren goialdean Pedro Mato pertsonaiaren irudia ageri da.
  • Jauregi Episkopala: Eraikuntza XIX eta XX. mendeetan egin zen. Antonio Gaudi izan zen arkitektoa. Jauregiak sotoa, bi pisu nagusi, noblea eta atikoa ditu.
  • Udaletxea: XVII. mendean eraiki zen. Fatxadaren goialdean ageri dira erloju eta kanpaia handi bat eta kanpaiaren alde bakoitzean bi maragato (Estorgako biztanleak) daude, Juan Zankuda eta Colasa deritzenak; orduak eta erdiak jotzen dituzte mailu batekin. Udaletxea plaza nagusian dago kokatuta. Gotiko estilokoa da.

Jaiak

  • INAUTERIAK: Hausterre-egunaren ondorengo lehenengo larunbatean ospatzen dira. Enparantza nagusian pregoi bat egiten da, eta geroago, hainbat txarangak eta taldeen desfileak betetzen dituzte hiria.
  • ASTE SANTUA: Estorga oso hiri erlijiosoa denez, jai hori oso garrantzitsua da eta debozio handiarekin ospatzen da. Hamalau prozesiok Nekeen Ostiraletik (viernes de Dolores) Berpizte Igandera arte desfilatzen dute hirian.
  • SANTA MARTA: abuztuaren azken astean ospatzen da. Jai hori Estorgako zaindariari, Santa Martari, eskaintzen zaio. Hainbat ekitaldi antolatzen dira, besteak beste, antzerkiak, kirol-lehiaketak, herri-musika, erraldoi eta buruhandien desfileak eta abar.
  • KASTROTIERRA BIRJINA: Tradizioz, ekainean eta zazpi urtean behin ospatzen da. Baina, egia esan, landetan ura behar denean eta euririk ez denean, Estorga inguruko herri guztiak biltzen dira eta erromesaldi moduan joaten dira Kastrotierrara Birjina hartzera eta Estorgako Katedralera eramaten dute. Han, bederatzi egunez egoten da. Denbora hori pasatu ondoren, Birjina berriro eramaten dute Kastrotierrara.
  • ASTURIARRAK ETA ERROMATARRAK: uztailaren azken asteburuan ospatzen da. Asturiarrak eta erromatarrak bizi zirenean, Estorgan bizitza nolakoa zen gogorarazten dute. Hainbat ekitaldi antolatzen dira, esate baterako, zirku erromatarra, merkatua, jarduerak kanpamentuetan eta gastronomia-jardunaldiak.

Gastronomia

  • ASTORGAKO ELTZEKOA (cocido-a): Bederatzi haragi ezberdin, garbantzuak, barazkia, zopa eta postrea. Postrea beti arrautza-esneekin bizkotxorekin edo mantekada batekin izaten da. Berezitasunik nagusiena bazkaltzeko era da, hots, haragiekin hasten da eta zoparekin eta postrearekin amaitzen da.
  • BEHI-ZEZINA.
  • ZANKARRA.
  • MANTEKADAK: orain dela 200 urte lehenengo mantekadak fabrikatzen hasi ziren. Osagaiak honako hauek dira: irina, arrautzak, azukrea eta behi-gantza.
  • MILORRIAK: gozokiak dira, eztiz estalita. Oso goxoak dira mantekaden antzekoak.

Auzoak

Auzoak
Auzoa Kokapena Biztanleria Distantzia
Estorga 42°27′32″N 6°03′48″W 11.701
Valdeviejas 42°27′41″N 6°04′44″W 170 1´7
Murias de Rechivaldo 42°27′37″N 6°06′15″W 109 3´5
Castrillo de los Polvazares 42°27′54″N 6°07′43″W 80 5´5
Santa Catalina de Somoza 42°27′16″N 6°09′31″W 55 8´5
Iturria: INE, 2008 Iturria:GoogleEarth

Demografia

Bilakaera demografikoa[1]
Iturria:INE

Alkateak

1979tik alkate izandakoak
Agintaldia Izena Alderdi politikoa
1979 - 1983Luis González PérezUCD
1983 - 1987Recaredo BautistaPartido Falangista
1987 - 1989Adolfo Alonso AresPDP
1989 - 2011Juan José Alonso PerandonesPSOE

Hiri senidetuak

Estorga ondorengo hiriekin senidetuta dago:

Erreferentziak

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.