Astobizkar
Astobizkar Nafarroako erdialdeko Pirinioetan dagoen mendi bat da, Ortzanzurieta mendilerroan, Luzaidetik gertu. Bere garaiera, 1506 metrokoa da eta, ozeanotik hasita, 1500 metrotik gorako garaiera duen Pirinioetako mendilerro ardatzeko lehen mendia da. Gainera, Ortzanzurieta mendilerroa osatzen duten bost mendietatik, bigarren garaiena da. Mendia, Napoleonen Tontorra bezala ere deitzen da.
Astobizkar | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Garaiera | 1.506 m |
Mota | mendi |
Geografia | |
Koordenatuak | 43°02′08″N 1°17′46″W |
Mendikatea | Ortzanzurieta-Garabizkaiko mendilerroa |
Herrialdea | Euskal Herria |
Foru erkidego | Nafarroa Garaia |
Mendizaletasuna | |
Ohiko bidea | Ibañeta/Gañekoleta |
Mendikat | Mendikat |
Luberri | Luberri |
Adituek, Lepoeder eta Bentarte lepoen artean kokatzen dute Pirinioetako gudurik ezagunenetako bat, Orreagakoa, alegia, non, euskaldunek, Karlomagno enperadorearen atzegoardia osoa, enperadorearen iloba zen Errolanekin batera suntsitu zuten, euskaldunek, Iruñeko harresiak suntsituta ikusi zituztenean.
Irispideak
Ibañetako mendatetik, igoera, zuzenean, mendebaldeko gailurretik egin daiteke. Hemendik hurbil dagoen Ortzanzurietako antenetara igotzen den errepideak, mendi hau inguratzen dute Lepoeder leporaino, mendiaren ekialdean. Gañekoleta nafar herrixkatik, Luzaidetik gertu dagoena, posible da igoera interesgarri bat Urkulu mendilerroan aurkitzen diren Leitzarateka, Txangoa eta Menditxipi mendietatik egitea, Astobizkarren tontorreraino.
Ikus, gainera
- Nafarroako mendien zerrenda
Kanpo estekak
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |