Astigarribia

Astigarribia Mutrikuko (Gipuzkoa) hego-ekialdean dagoen auzoa da, Debako mugan kokatutakoa. 2019an 30 biztanle zituen.

Astigarribia
herrixka
Administrazioa
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
EskualdeaDebabarrena
UdalerriaMutriku
Geografia
Koordenatuak43°16′47″N 2°22′38″W
Map
Demografia
Biztanleria29 (2022)
−1 (2019)

Inguru naturala eta kokapena

Auzoa Arno mendiaren magalean dago, Deba udalerriaren iparraldean.

Historia

IX. mendean jada existitzen zen, eta litekeena da Mutrikuren jatorria bertan egotea[1].

Bertan dago San Andres eliza. Bera aipatzen duen lehenengo dokumentua 1080. urte ingurukoa da eta bertan Lope Íñiguez kondeak tenplu hori Donemiliaga-Kukulako monasterioari ematen dio. Dokumentuak honela dio: "..monasterio S. Andree apostoli et vocato Stigarrivia, inter Vizcaya et Ipuzcua sito, qui est ex parte regis...". Dena den, eliza zaharragoa da, aldarearen atzealdean ikusten den leihoetako bat prerromanikoa baita. Are gehiago, bada historialaririk erromatar idazleek aipatutako Tritium Tuboricum barduliarren herrixkarekin lotzen duenik.

Antzina, Debara heltzeko derrigorrezko zen Astigarribiatik igarotzea, eta hortik igarotzen da ere Donejakue Bidea. Horrek, aberastu egin zituen bertako biztanleak, bertako ibiak jasotako zergen ondorioz. Handik gertu, ibaiaren bestaldean eta jada Deba udalerriaren barruan, Sasiola komentua dago. Oraindik bada bertan antzinako ontziolaren arrastorik, bertan eraikitzen baitziren Deba ibaian behera joaten ziren gabarrak eta txalupak[1].

1766ko matxinadan Elgoibartik Astigarribiara hedatu zen eta hortik Debara, Mutrikura, Ondarroara eta Berriatuara hedatu zen.

Erreferentziak

  1. «ASTIGARRIBIA - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2021-12-21).

Ikus, gainera

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.