Astigarragako Benta

Astigarragako Benta Errenteria eta Astigarraga arteko mugan dagoen auzoa da, hainbat baserri eta etxe biltzen duena. Bada bertan jatetxe bat, Perurena izenekoa, eta hala deitzen dio ondorioz kanpoko jende askok auzoari, baina Astigarrako Benta da bertakoentzat eta ingurukoentzat. Garai batean Hernani aldetik Irun aldera joaten zen errepide nagusiko geltokia izan zen eta hainbat mendetan bertan egondako bentatik datorkio izena ("Venta del Camino Real de Coches"). Badirudi "Intsusagako Benta" zela bere aurreko izena, baina inork gutxik ezagutuko luke gaur egun izen horrekin. Gaur egun ere bidegurutze izaten jarraitzen du inguruko herrien arteko errepide sarean: bertan elkartzen dira Oiartzun, Errenteria, Astigarraga eta Aiako Harriko parke Naturalera joateko errepideak.

Astigarragako Benta
 Euskal Herria
Map
Kokapena
Herrialdea Gipuzkoa
UdalerriaErrenteria
Administrazioa
Posta kodea
Geografia
Koordenatuak43°16′26″N 1°54′44″W
Demografia

Aipatutako jatetxeaz gain bada bertan frontoia, auzotarrek auzolanean eraikitakoa eta orain pilotazale eta pala jokalariei eskaintzen zaiena, bazkide eginez, eta bertako elkarte gastronomikoaren egoitza dena. Astigarrako Bentatik Hegoaldera joz gero, bi jatetxe dituen Frantsilla (Frantsesillaga) auzoarekin egingo dugu topo lehendabizi, eta "Mugaritz" jatetxe ezagunarekin gero, Andoni Luis Aduriz sukaldariarena, Santiomendira joateko bidegurutzearen bazterrean. Errepidean gora eginez gero Egiluze sargardotegia aurkituko dugu eta Liztorreta eta Barrengoloia aisiguneak. Azken honen inguruan erabilera publikoko zalditegi bat dago, Landarbasoko leizeak eta Aiako Harriko Parke Naturaleko sarbidea, informazio bulego txiki bat aldamenean duela. Gora jarraituz gero, Susperregi jatetxe berrira helduko gara porlanezko aldapa gogor baten ondoren, eta handik, Malbazarrera igo eta Aldura eta Urdaburuko tontorrak eta Añarbeko urtegia ditugu eskura. Astigarragako Benta, beraz, bidegurutze ez-ezik, Errenteriako mendigunerako sarbide nagusia ere bada.

Errenteria aldera jotzen duen errepidean, kilometro batera-edo, Zamalbide auzoa dago. Harreman estua dago bi auzoen artean, eta auzo-elkarte berean gobernatzen dira auzokoak: Zamalbide-Bentako Auzo Elkartea du izena.

Kanpo estekak

Geografia
Gipuzkoa
Artikulu hau Gipuzkoako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.