Asti Leku Ikastola

Asti Leku Ikastola (CPEIPS Asti-Leku Ikastola HLBHIP) 1963an sortu zen hezkuntza zentro pribatu-itundua da, Portugaleten, Bizkaian, dagoena.

Asti Leku Ikastola
CPEIPS Asti-Leku Ikastola HLBHIP
Asti-Leku Ikastola, HHko San Mames eraikina
AkronimoaAL
GoiburuaEslogana (urtero aldatzen da), "Aldapa Leunduz" ("Ibilaldia 2013"-ko goiburua)
Ezarpena 1963
Mota Pribatua, Ikastola
ZuzendariaJesús Bilbao
JabeaAsti-Leku S. Coop.
Irakasleak200-300+
Ikasleak1.800+
AfiliazioaEHko Ikastolen Elkartea
KokapenaPortugalete
 EH
HelbideaGrumete Diego 19. zk., 48.910, Portugalete, (Bizkaia)
Koordenatuak43°18'58.379"N, 3°1'47.546"W
Webgunea astileku.eus

Historia

Asti Leku ikastolaren eratze prozesua konplexua eta aberatsa izan da; izan ere, inguruko hainbat ikastolaren integrazioaren emaitza da, gaur egun Ezkerralde osorako ikastola dena.

Asti-Leku Ikastolaren sorreran hainbat kidek parte hartu zuten bazkide sortzaile moduan, Sabin Ipiña, Juantxu Beitia, Alejandro Echevarría, Pablo Escudero, Jose Miguel de Barandiaran, Ruper Ormaza, Fernando Valgañónen aita, Ainhoa Basaberen ama... Guztiok jarri zuten dirua Asti-Leku Ikastola proiekturako.[1]

Hasieran, etxez etxe joaten ziren ikasleak bilatzera.[2] Ezkerraldeko familiak seme-alaba txikiekin hara eta nora ibili behar ziren, etxerik etxe euskara irakasten.

Portugaleteko Elai-Alai ikastolaren sorrerarekin batera hasi zen 1963an. Handik gutxira Santurtziko Bihotz Gaztea, Sestaoko Umeen Etxea, Trapagaraneko Itxaropena eta Barakaldoko Alkartu sortu ziren eta epe laburrean Asti Leku ikastola integratzera pasatu ziren.

1975ean Asti-Leku Kooperatiba eratu zen eta otsailaren 15eko lehenengo Ohiko eta Ezohiko Bilera Nagusi hartan Asti Leku Ikastola Kooperatiba izango zenaren estreinako zertzeladak aurkeztu ziren.

Diseinu harekin kirola, kultura, aisia eta hezkuntza bateratu nahi zituzten eta behin onartuta “A ver si somos capaces/Denon artean egiten badogu, danona izango da” eslogana zeraman publizitate kanpaina jarri zuten abian Ezkerralde osoan.[3]

Gaur egun

Gaur egun, Asti Leku Ikastolan 2 eta 18 urte bitarteko neska-mutilek ikasten dute. Ikastolak bitan antolatu du Ibilaldia 1982an eta 2013an, bigarren honetan Aldapa Leunduz goiburuarekin.[4][5]

Agenda 21 / Agenda 2030 Taldea

Asti Lekuk "Agenda 21"[6] / "Agenda 2030"[7] (gaur egun) deituriko talde bat dauka orain dela urte asko, ekologismo eta aldaketa klimatikoari buruz. Ekologiarekin loturiko hainbat proiektu egiten dituzte, horien artean Portugaleteko Udalera joan bere proiektuak udal-ordezkariei aurkezteko.[8][9][10][11][12][13] Taldearen koordinatzailea Román Beristain da.

Emaiok Taldea

Ikastolak "Emaiok Taldea" deituriko euskara taldea sortu zuen orain dela urte batzuk.[14][15] Taldearen helburua euskara bultzatzea eta euskalgintzan lan egitea da, horretarako hainbat lan egiten ditu euskaran, euskararen egunean, erromeriak, eta abar.[14][15] Taldearen koordinatzailea Miren Matanzas da.

"Emaiok Taldearen" kide ohien artean daude, besteak beste, Asier Alcedo, Ibabe Beristain edo Iholdi Beristain, taldearen kide izan ziren ikastolan ikasten zuten bitartean.

Asti Lekuko zuzendariak

Ruper Ormaza izan zen Asti-Leku Ikastolako zuzendaria 30 urtez (1980-2010).[16][17][18] Ruper Ormaza 1978 urtetik egon zen lanean ikastolan, lehendabizi, jardun bikoitzean, Ikastolaren zuzedaria eta Asti-Leku S. Coop. enpresa kooperatibaren zuzendari orokorra.

Gaur egun Jesus Bilbao da kooperatibaren zuzendari orokorra, Juan Carlos Naberan ikastolaren zuzendaria (2018 urtera arte) eta Jose Felix Ruiz Asti-Leku S. Coop. enpresa kooperatibaren Kontseilu Zuzentzaileko presidentea.

Enpresa kooperatibaren Kontseilu Zuzentzaileko lehenengo presidentea Sabin Ipiña izan zen (bazkide sortzailea).[19]

Irakasleak

Laura Mintegi, idazlea, EHUko irakaslea eta politikari ohia

Asti-Lekuko irakasle dira edo izan dira:

Ikasleak

Asti-Lekuko ikasle izan dira:

Erreferentziak

  1. (Gaztelaniaz) «Ikastola «Asti-Leku» Portugalete. - La expansión de las ikastolas de Bizkaia» 1library.co (Noiz kontsultatua: 2022-04-18).
  2. Correo, El. «Íbamos de casa en casa para buscar alumnos». El Correo. (Noiz kontsultatua: 2017-12-29).
  3. (Gaztelaniaz) «Historia - Asti Leku ikastola» Asti Leku ikastola (Noiz kontsultatua: 2017-12-05).
  4. (Gaztelaniaz) «IBILALDIA 2013: Aldapa Leunduz
 - Trupp Publicidad» Trupp Publicidad 2012-10-16 (Noiz kontsultatua: 2017-12-29).
  5. (Gaztelaniaz) Correo, El. Las mejores imágenes del Ibilaldia. (Noiz kontsultatua: 2017-12-29).
  6. «agenda 21» Asti Leku ikastola (Noiz kontsultatua: 2024-02-02).
  7. (Gaztelaniaz) «El blog EA 2030 de Asti Leku está en marcha de nuevo» Asti Leku ikastola 2023-10-06 (Noiz kontsultatua: 2024-02-02).
  8. (Gaztelaniaz) «Alumnos de Agenda 21 de Asti Leku en el Ayuntamiento de Portugalete» Asti Leku ikastola 2018-05-18 (Noiz kontsultatua: 2024-02-02).
  9. (Gaztelaniaz) enPortugalete.com. (2019-05-08). «Celebrada en Portugalete una nueva edición de Agenda 21 Escolar» enPortugalete.com (Noiz kontsultatua: 2024-02-02).
  10. (Gaztelaniaz) enPortugalete.com. (2024-01-19). «Elegidos los nuevos temas para trabajar en la Agenda 2030 Escolar de Portugalete» enPortugalete.com (Noiz kontsultatua: 2024-02-02).
  11. (Gaztelaniaz) Tele7. (2024-01-18). «Escolares portugalujos hacen propuestas al concejal de Medio Ambiente» Tele7 (Noiz kontsultatua: 2024-02-02).
  12. (Gaztelaniaz) «Portugalete primer municipio europeo en conseguir Residuo Cero en sus comedores escolares» Onda Vasca 2023-12-12 (Noiz kontsultatua: 2024-02-02).
  13. (Gaztelaniaz) Martínez, Diana. (2023-12-13). «Portugalete da una segunda vida a la comida sobrante para ofrecerla gratis a personas sin recursos» El Correo (Noiz kontsultatua: 2024-02-02).
  14. (Gaztelaniaz) «Euskara eguna y el final de Euskaraldia en Asti Leku» Asti Leku ikastola 2018-12-05 (Noiz kontsultatua: 2024-01-28).
  15. Ikastola, Asti Leku. (2011). Urteko txostena - Informe anual. , 24 or..
  16. Eskerrik asko, Ruper! | Kontaizu. (Noiz kontsultatua: 2017-12-29).
  17. (Ingelesez) «"Ikastola" aldizkaria: 190. zenb. -apirila» issuu (Noiz kontsultatua: 2017-12-29).
  18. (Ingelesez) «Asti-Leku ikastola kirol-baloreen alde - Petronor» Petronor 2009-04-21 (Noiz kontsultatua: 2017-12-29).
  19. (Gaztelaniaz) Deia. «Sabin Ipiña, sinónimo de compromiso social por las personas y por Euskadi» www.deia.eus (Noiz kontsultatua: 2022-04-18).

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.