Asterix Bretainian
Asterix Bretainian (frantsesez: Astérix chez les Bretons) Asterixen abenturak kontatzen dituen zortzigarren komikia da.
Asterix Bretainian | ||||
---|---|---|---|---|
Jatorria | ||||
Egilea(k) | René Goscinny eta Albert Uderzo | |||
Argitaratze-data | 2012 | |||
Izenburua | Astérix chez les Bretons | |||
Jatorrizko herrialdea | Gales | |||
ISBN | 978-1-906587-30-7 | |||
Orrialdeak | 48 | |||
Ezaugarriak | ||||
Genero artistikoa | komikia | |||
Hizkuntza | frantsesa | |||
Iraupena | 79 minutu | |||
Telesaila | Asterix | |||
Emanaldia | ||||
Hasiera-data | 1966 | |||
Fikzioa | ||||
Kontakizunaren tokia | Britannia (en) eta Londinium | |||
Fikzio-unibertsoa | Asterix universe (en) | |||
asterix.com… | ||||
baliorik ez | ||||
kronologia | ||||
|
1986an izenburu berdineko marrazki bizidun filmean zinemaratu zen.
Istorioa
Julio Zesarrek Britainia Handia osoa konkistatu du, inbaditzailearen aurrean oraindik eusten duen herrixka bat izan ezik, baina nekatutako gerlari hauek galtzen ari dira eta Asterixen lehengusua den Zezentorax edabe magiko bila bidaltzea erabakitzen dute britainiarren erresistentziarako.
Panoramixek edabez beteriko upel handi bat prestatzen dio, eta Galian guztia bare eta lasai dagoenez, Asterix eta Obelix berarekin doaz. Bidean erromatar itsasontzi bat erasotzen dute eta erromatarrek galiarren asmoaren berri jakiten dute, eta beraz, itzuli eta hiri osoa abisupean jartzen dute. Ostatu batean babestuak izango zirela jakinda, baina ez zeinetan, hiriko ardo upel guztiak konfiskatzea erabakitzen dute, edabez betea dagoena ere lortzeko.
Asterixek eta Obelixek jauregi barruan sartzea lortzen dute, baina hiriko upel guztiak daudenez, han denbora asko geratzera ez arriskatzeko, euren ostalariaren upel guztiak konfiskatuta eraman zituzten ondoren zuzenekoa ikertzeko. Hala ere, euren gurdia lapur batek lapurtzen die, ardoa alde guztietan saltzen duena. Lapurra aurkitutakoan, upel guztien arrastoa banan-banan bilatzen hasten dira, eta azkenik errugbi partida batean aurkitzen dute. Baina upelarekin ihes egiten saiatzean, erromatarrek erasotzen dituzte eta upela suntsitzen dute, honen edukia ibaian galtzen delarik.
Behin herrixkan, Asterixek Panoramixek urruneko herrialde batean lortutako hosto batzuk hartzen ditu, eta edabea egingo duela ziurtatzen du. Berez, te hostoak baino ez ziren, baina gerlari bretoiak erromatarrak garaitzeko haina motibatzen ditu.
Pertsona ospetsuen irrimarrak
- The Beatles musika taldea, herrialdeko neska nerabe guztiak erotzen dituen koblakari bretoi talde arrakastatsu bat bezala.
Marrazki bizidunak
Aurrekoa Buruzagien burruka |
Asterixen abenturak 1966 |
Ondorengoa Asterix eta normandoak |